Rotundifolia
Kontalaritzak dakarren aberastasun handienetakoa bidean ezagutzen dituzun pertsonak dira. Batera eta bestera ibiltzeak, ondoko herritik urrutiko herrialde batera, aukera ederra izan ohi da bestela ezagutuko ez zenituzkeen lekuak eta pertsonak ezagutzeko, kontalariak barne. Nire kontalari ibilbidean ezagututako lehenengo pertsonetako bat Estrella Ortiz izan zen, urteekin lagun mina bihurtu dena. Espainiako Guadalajarako Ipuin Maratoira lehen aldiz joan nintzenean ezagutu nuen, jaialdiko sortzaile eta arimetako bat zela. Bere hurbiltasunaz eta edozertan laguntzeko prestasunaz gain, deigarria egin zitzaidan bere kontatzeko estiloa, nirearen erabat desberdina. Garai hartan Rotundifolia pertsonaia erabiltzen zuen haurrei ipuinak kontatzeko, urteekin Guadalajarako haurren pertsonaia fantastikoa bihurtuko zena, hiriko kale bati bere izena jartzeraino. Bere kontakizunak poesiaz beterik daude, hizkuntzaren lanketa zoragarria txertatuz ahozkotasunaren lilurari.
Kontalari aparta hau Euskal Herrian izan da, Tolosa eta Ordizia abiapuntu dituen Ahoz Aho jaialdian. Ikastaro bat eta emanaldi batzuk eskaini ditu, haur zein helduentzat. Zorionekoak, bere jakinduriarekin eta emanaldiekin gozatu dutenak. Rotundifolia kontatzen den hitzaren pertsonaia da; Estrella Ortiz, hitzaren izarra.

«Unea da kulturgintzan sortutako kontraesanei aterabide bat emateko»

«La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel»
Es sencillo: siempre queremos que gane nuestro equipo, y en todo caso un vasco

«Intentaremos acercar el Consistorio a la ciudadanía todo lo que podamos»
