Ardoaren sektoreko eragileak, sariturik
Txomin Etxaniz upategia, Izaskun Oribe industria ingeniaria eta euskal sukaldaritza berritu zutenak, Euskadi Gastronomia saridunak.

Txomin Etxaniz upategiaren arduradunek eta Izaskun Oribe industria ingeniariak jasoko dituzte 2025eko Euskadi Gastronomia Sariak, ardoaren sektorera tradizioa eta berrikuntza ekartzeagatik, hurrenez hurren. Txueka Isasti anaiek, Txomin Etxaniz upategiaren arduradunek, 2025eko Euskadi ibilbide enogastronomiko onenaren kategorian jasoko dute saria, Getariako Txakolina jatorri deitura bultzatu eta sendotzeko egindako lan aitzindariagatik. Bere aldetik, Izaskun Oribe industria ingeniariak eta AIDTEC Solutions enpresaren sortzaileak 2025eko Euskadi Gastronomia Saria jasoko du gazte talentudunaren kategorian, adimen artifiziala eta sentsorika ardogintzaren sektorean aplikatzeko egindako lan berritzaileagatik. Azkenik, gastronomiako ibilbide onenaren kategoria berezian Euskal Sukaldaritza Berriaren sortzaileak saritu dituzte. 1970eko hamarkadan sortutako mugimenduak tokiko produktua duintzearen alde egin zuen, sukaldaritza teknikak modernizatu zituen eta sormenetik lan egitea proposatu zuen, sustraiak galdu gabe. «Gure herrialdeko gastronomia sakon eraldatu zuten», nabarmendu du Lakuako Gobernuak.

Una correctora de euskara corrobora que «se puede sacar un cero y menos»

«En Irulegi vivía gente mil años antes de los vascones de ‘abaŕ’ y la Mano»

Respuestas de perfil y de cara a una crisis desconocida hasta la fecha

Garratz Zabarte hil da, 29 urte espetxean eman zituen euskal preso ohia
