Zer gertatu zen martxoaren 19ko gauean?
Egia bakarra dela esan ohi da; egiaren interpretazioa, aldiz, aldakorra. Baina egia ezkutatzeko, errepresioa izaten da biderik erabiliena, eta, isiltasuna denboran luzatzen bada, oroimena galtzen doa. Hortik aurrera, iraganaren kontakizuna boterearen esku geratzen da iraganean egindako miseria eraldatzeko, ezkutatzeko eta, horrela, bertsio berri bat egiteko.
Sekretu Ofizialei buruzko 9/1968 Legeak gai batzuei «sailkatu» edo «erreserbatu» izaera emateko bide ematen die. 1978ko konstituzioaren aurreko legea da honako hau, frankismo garaian onartutakoa. Dena den, gaur egun ez du inork ukatzen zaharkituta geratu dela.
Estatu espainolak ez du aurreko erregimen frankistarekin apurketa argia izan eta erreformaren ondoren, frankismoaren barrabaskeriak ezkutatzen ez ezik, justifikatzen ere jarraitu du. Estatuaren egiturak ere ez ziren guztiz depuratuak izan; hor daude Auzitegi Nazionala bezalako epaitegi bereziak, frankismoak eraikitako oinarrietatik datozenak.
Sekretu Ofizialen Legea, beraz, frankismotik datozen jarrera errepresiboak ahalbidetzeko babes juridikoa da; edozein demokrazia gainditzen duten jokabide faxistek bere horretan jarraitzeko espazio erreserbatua da. Eta espazio babestu horretan bahiketak, torturak eta heriotzak izan dira herri honetan.
Batzuetan estatuaren errepresioa ahalbideratzen duten pertsonak erotzat hartzen badira ere, errealitatea bestelakoa da: pertsona horiek egitura koordinatu eta planifikatu baten barruan aritzen dira eta, zuzenbide-estatutik kanpo kokatu arren, jakin badakite babes osoa izango dutela eta zigortuak izan beharrean sarituak izango direla.
Zer gertatu zen 1999ko martxoaren 19ko gauean? Zeinek daki gau horretan, eta baita aurreko egunetan ere, Joselu Gerestak pairatu behar izan zuena? Zeintzuk ziren, Joselu ihesean zegoela, bere atzean zelatatzen zeuzkanak? Polizia Nazionala? Guardia Zibila? Ertzaintza?
Joselu hilda agertu zen unetik bertatik bai familiak, baita herriko lagunek ere, heriotza eragindako zirkunstantziak argitzea exijitu genuen; erantzuna, aldiz, soila izan zen: suizidioa.
Ez dago esan beharrik bertsio ofizial horrekin ez gatozela bat. Azken urte hauetan maiz errepikatu dugu Joselu hil aurretik jasaten ari zen jazarpenaren ondorioz iritsi zela azken hatsa ematera. Jazarpen hori pairatzen ari zela, zer ikusi zuen Joseluk? Zer pairatu zuen? Zer ezkutatu behar zen? Zergatik «eliminatu» behar izan zuten Joselu?
Galderak eta galderak ditugu, baina nagusia den galdera honako hau da: zer eta zergatik ezkutatu behar dute 1999ko martxoaren 19ko gau horretan gertatutako guztia?
Berriz ere, egia osoa argitzeko beharrezkoak diren datu guztiak publiko egitea exijitzen dugu. Joselu itzuliko ez bada ere, bai familiak, baita herriak ere, erreparatuak izateko beharrezkoa den sosegua eskuratzeko aukera izango dute. Urrats hau eginez gero, herriak justiziarantz pauso erabakigarria emateko aukera izango du. Amaitu dezagun behin betiko Sekretu Ofizialen Legearekin eta atera dezagun argitara herri honen sufrimenduaren egia osoa.
*Sinatzaileak: Mikel Egibar, Mikel Arrastoa, Iker Urruzola, Joxin Azkue. Iñaki Urkola, Pello Argaia eta beste hainbat kide.

Militares israelíes piden detener las acciones «terroristas» de los colonos

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

«Zaila da memoria lantzea, jende aunitzek ez du arbasoen ardura ikusi nahi»

«Hemos gestionado grandes proyectos en una legislatura dura»
