Almodovar
Pedro Almodovarren zinema ez nuela gustuko aldarrikatu dut urte askoan. Aitortu behar dut, hala ere, nire epaia bere filmografiaren ezagutza nahiko anekdotikoan oinarritzen zela. Azken bi urteotan, ordea -agian jakin-minak bultzatuta, edo neure burua gezurtatzeko irrikaz-, bere obran sakonago murgiltzea erabaki dut. Eta hona hemen zuzenketa: erabat oker nengoen.
Zaila da Almodovarren pelikularik garrantzitsuenez edo gehien harritu nautenez hitz egitea. Izan ere, argi dago bere filmografiara hurbiltzea unibertso propio batera sartzea dela. Elkarren oso ezberdinak diren filmak dira, baina guztiek obsesio berberarekin topo egiten dute: desioa, identitatea, memoria, eta gehiegikeria emozio bihurtzeko duen modu berezi hori.
“Amarga Navidad” iritsiko da gaur zinemetara. Itxura guztien arabera, berriro ere lurralde ezagunak arakatuko ditu: pasio deserosoak, tentsiopean jarritako familia-loturak eta hain berea duen samurtasunaren eta ankerkeriaren arteko nahasketa hori. Bere ibilbideak zerbait erakutsi badu, film bakoitza aurrekoekin etengabeko elkarrizketan ari dela da, errepikapenetan inoiz erori gabe.
Ez dakit film hau bere ibilbideko garrantzitsuenetako bat izango den, edo hamarkadetan zehar eraikitzen ari den mosaiko horretako beste pieza bat besterik ez. Dakidana da jada ez naizela bere zinemara mesfidantzaz hurbiltzen, gogoz baizik.

Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea

CCOO no cogerá el testigo de Korrika, puesto que AEK lo ve «incompatible»

El cierre súbito de ETB3 y ETB4 genera muchas dudas y críticas
Respuesta a Unai Sordo. ¿Por qué un salario mínimo único para todo el país?
