MAITASUNAREN AHATEA

Margolari batek pintatutakoa dela ematen du, baina, ez, bera horrelakoxea da, deigarria oso. Mandarin ahate arra da (Aix galericulata). Asiarra da (Japoniakoa, Txinakoa, Koreakoa eta Siberiakoa, zehazki), eta baso inguruko erreketan, lakuetan eta urmaeletan bizi da. Alabaina, XVIII. mendean Ingalaterran sartu izanak eta ondorengo askatzeek eta ihesaldiek hegazti hau Europako zenbait herrialdetara hedatzea ekarri dute. Eta tartean, Euskal Herrira: hemen ere eduki badauzkagu.
Lasai egoteko nahiago ditu ur geza eta landaretza handia. Behin argitasuna ezkutatu eta gauaren iluna heldutakoan, hegazti hauek zuhaitzen adarretan bilatzen dute babesa, eta habiak enborretako zuloetan egin ohi dituzte. Menu osasuntsua dute: gariak, intsektuak, arrain txikiak eta uretako landareak.
Txinan maitasunaren eta fideltasunaren sinboloa da, eta oso ohikoa da ezkontzatan zeramikazko mandarin ahateak oparitzea. Monogamoak dira, eta bikotekide bakar batekin bizi osorako parekatzen dira. Hori bai, emea izan ohi da arrik erakargarriena aukeratzen duena.

Vuelco en la Ertzaintza: Euspel gana y rompe con 20 años de hegemonía

«Donostiak ez du ‘euskal poliziarik’ behar», aldarrikatu du LABek

«Bilbon ere, EH Bildu alternatiba gisa agertzen ari da; aldaketa helduko da»

Aberri Eguna euskal lurralde guztietan jai ofiziala egiteko deia Lizarratik
