Jaizki FONTANEDA FOKU
KLIK

Koska Saria Difusioari, Sergio Iglesiasentzat

Sergio Iglesias GARAko kolaboratzaileak jaso du 2025eko Koska Saria Difusioari. Izan ere, atzo banatu ziren Bizkaiko rock onenari errekonozimendua egiten dioten Koska Sariak, Euskaldunako Urban Hall aretoan egin zen ekitaldian. Sergio Iglesias musikan aditua den kazetaria da eta azken urteetan lan eskerga egin du, Bizkaian ez ezik, Euskal Herrian eta nazioartean ere, rockaren alorrean esparru desberdinetan sortzen diren lanak publikoari ezagutarazten. GARAn eta NAIZen, bai eta 7K-n ere, ohikoak dira Iglesiasen musikaren alorreko kolaborazioak.