Banaketa (II)
Palestinar diasporako kide bihurtu duten baldintzetan sakontzen dute al-Sharifen lanek. “Morgenkreis”-en, esaterako, jaioterritik indarrez banatua izatearen trauma bere borondatearen kontra haurra gurasoengandik banatzeak eragiten duen indarkeriarekin lotzen du. Ildo horretan, oraindik amaierarik ez duen herri baten erbeste inposatua gizaki orok izango duen memoria intimo eta bizi baten bidez ulergarri egiten du.
Aldi berean, itxuraz onbera den egitura baten ezkutuko indarkeria azaleratzen du filmak. Haurtzaindegia europar modernitatearen oinarrian dagoen fantasia politikoaren mikrokosmos bat da, azken batean. Hau da, “beste” izendatutakoa erakunde liberalen mekanismo “zibilizatzaileen” bidez asimilatua izan daitekeen ustea. Gurasoengandik banatzea ikasten duen umea, banaketa modu bortitzagoen biktimen isla da: jaioterritik banatutako errefuxiatua; bere historia, hizkuntza eta aldarrikapen politikoak ukatu egiten dituen sistema bere egitea espero den subjektu kolonizatua.
Baztertu egiten duten gizarteratze politiken indarkeria burokratikoa agerikoa da kamerak erakusten dituen gainerako espazioetan ere. Tarteka, plano horiei kontrajarrita, Yaser Murtaja argazki-kazetariak Gazako zenbait auzotan filmatutako irudiak azaltzen dira. 2018ko Itzuleraren Martxa Handian hil zuen Israelek Murtaja.

«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»

«Donostiak ez du ‘euskal poliziarik’ behar», aldarrikatu du LABek

Euskal gazteriaren txinparta, txanportan

«Bilbon ere, EH Bildu alternatiba gisa agertzen ari da; aldaketa helduko da»
