Epaiketa baten barrunbeetan

Drama belgikar interesgarri bezain zorrotza dakarte Charlotte Devillers eta Arnaud Dufeys zinemagile hasiberriek: “On vous croit”. Filma epaitegi baten barrunbe hotzetan barneratzen da, erakusteko biktimen hitza zein hauskorra den egitura instituzionalen aurrean. Egun erabakigarria da Alicerentzat. Auzitegian deklaratu behar du bi semeen zaintza eskuratzeko; aitak gauza bera eskatzen du. Justiziak erabaki beharko du zer den onena adingabeentzat, eta epaia eman.
Filmak audientziaren erdigunean kokatzen du ikuslea, protagonistekin ia arnasa partekatzera behartuz. Alicerekin batera, ikusleak ere eszena hunkigarri zein tirabiratsuek eskaintzen dituzten askotariko ikuspegi eta emozioak biziko ditu, aktoreen interpretazio sendoek transmititzen duten benetakotasunari, indarrari eta sentiberatasunari esker.
Antzerkiaren aztarna duen eszenaratzea ia biluzia da, baina bere xumetasunean indartsua. Kamera aurpegien gainera makurtzen da, begiraden bibrazio txikiena ere gal ez dadin; bertan ageri dira beldurra, zalantza eta nekea, epaiketa baten zama ikusezina arnastuko du ikusleak.
Hasieratik sumatzen da errealismoa. Galdetzaileen lehen planoek erritmoa markatzen dute, eta askotan, beste aldearen off-eko ahotsa soilik entzuten da. Horrek aurpegien mapara eramaten gaitu, keinu bakoitza irakurri nahian, egia non ezkutatzen den asmatzeko saiakeran.
Opera prima bat dela kontuan hartuta, harrigarria da filmak erakusten duen heldutasuna, bai narrazioan bai erritmoan. 78 minututan zehar, trinkotasunez eta zehaztasunez ehundutako esperientzia bat eskaintzen du.

EH Bildu, con «certidumbre» y «sin ansiedad» hacia una República vasca

«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»

«Donostiak ez du ‘euskal poliziarik’ behar», aldarrikatu du LABek

Nueve miembros del equipo rectoral derrotado de EHU, altos cargos del PNV
