Evaristo SA AFP
KLIK

Jatorrizko herrien deiadarra Brasilian

Brasilgo hiriburuko kaleak kolorez eta aldarriz bete dituzte egunotan milaka indigenak, 2004tik egiten den Terra Livre (Lur askea) kanpaldian. Lula da Silva egungo presidentea eta Flavio, Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren semea, aurrez aurre jarriko dituzten urriko bozetarako sei hilabete falta direla, legealdi honetan izan diren aurrerapenak aitortu dituzte indigenek, baina lurren babesean urrats gehiago eskatzen dituzte. Herri gisa dagozkien eskubideak bermatzeko ez ezik, klima larrialdiari aurre egin eta bioaniztasuna zaintzeko ere balio duela sinetsita daude.