350.000
Lasai denak; oraindik, munduan pabiloi asko dago betetzeko, milaka leku erraldoi euskal musikari ausarten batek noiz blaituko zain. Hor daude, zain, harmaila amaiezinak, neurririk gabeko joko-zelaiak, aparkaleku erraldoiak... Dagoeneko Bartzelona eta Madril menderatu ditugu, laster eroriko dira Manhattan eta Berlin (Leonard Cohenek iragarri bezala). Ez dago zertan larritu, gigantismoak eta testosteronak ez digute hutsik egingo, pabiloi batek beti utziko duelako agerian, lerroan, beste pabiloi handiago bat, entzutetsuago bat, desiragarriago bat. Badakizue, erlijio kontua da; hazkundeak ez du etenik izango.
Horretaz jakitun, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 350.000 euro bideratuko dizkio pabiloi berrien esplorazioan lan eskerga egiten ari den euskal talde aitzindarietako bati, diru horrek ahalbideratu dezan espazio handiago eta urrutiagokoen deskubrimendua, ikerketa eta, azkenik, konkista. Jakina, izpiritu zientifikoaren, jakin-nahiaren eta ezagutza-gosearen ondorioa da neurria. Zabalkunde garaia da! Konpetentzia konturatzerako, Pekingo estadio olinpikoa menderatuko dugu eta gure emanaldien agendak munduari buelta emango dio, behin eta berriro. Pabiloien aroaren beste ezaugarri bat da endogamia. Trankil, 350.000 arrazoi daude beharrezkoa bada pabiloi gehiago eraikitzeko.

«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

Otegi a Esteban: «¿Usted con quién gobierna? ¿No gobierna con el PSOE?»

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu emango ditu abenduan

Ya negocian por Víctor Muñoz: más de 30 kilos y una fecha tope, 30 de junio
