Musika dokumentalak
Iron Maiden talde mitikoaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentala iritsiko da zinemetara: “Iron Maiden: Burning Ambition”. Musika-banda horren goraldia erakusten du, Londres ekialdeko pub txikietatik mundu osoko estadio handietara nola iritsi zen. Horretarako, kideen elkarrizketa esklusiboak, Di’Annoren azken hitzaldia, pertsona ospetsuen iritziak eta irudi berriak jasotzen ditu.
Ildo bereko ehunka adibide interesgarri aurki daitezke: “Foo Fighters: Back And Forth”, “Don’t Look Back”, “The Last Waltz” eta “Stop Making Sense”, esaterako. Azken urteotan ekoizpen mota horren gorakada agerikoa da. Iaz GARAk argitaratutako erreportaje batean aztertu nuen fenomenoa: “Musika dokumentalen gorakada: Itoiz, Enarak, Berri Txarrak edo Izaro”.
Ohikoa ez dena, ordea, formatu hori zinemetan modu masiboan estreinatzea da, eta hori gertatu da “Iron Maiden: Burning Ambition” lanarekin. Yelmo, Cinesa eta Ocine enpresetako zinema-areto gehienetan ikusi ahal izango da.
Musika estiloa eta jarraitzaileak erabat desberdinak izan arren, “Taylor Swift: The Eras Tour” lanak lortutako arrakastak badirudi formatu horren aldeko apustu berritu bat ekarri duela.
Zuzeneko musika, artxibo irudiak eta narratiba zinematografikoa uztartzen dituzten estreinaldi hauek gero eta presentzia handiagoa hartzen ari dira zinema- aretoetan.

«Nire semeak balira bezala maite ditut Pantxoa eta Peio»

Apuntes para observar el primer eclipse solar total visible en un siglo

Arquitecto dentro del campo y empresario fuera de los terrenos

«No cambio nada de lo que he vivido, acarreo con las decisiones adoptadas»
