Tentuz
Nire maniak jasangaitzak dira neska-lagunarentzat. Tolosa entzun eta «en Tolosa, inauteriak» abesten dudan bezala, eliza kanpoan jende andana ikusten dudanean ezin dut saihestu Ruperren «gaur igandea da» kantatzea. Bere zorionerako, aspaldi ez gara igaro eskutik helduta eliza baten paretik, ez dezan inork probokaziotzat jo. Izan ere, gora egin dute gure kontrako erasoek, Iruñeko Udalaren LGTBIfobiaren behatokiak argitaratutako azken ikerketaren arabera. Iragan igandean, LGTBIQ+fobiaren aurkako egunean, mezetatik irtenda prentsa erostera joandakoek Miravalles-El Redin ikastetxeari buruzko bi orrialde topatu zituzten “Diario de Navarra”-n. Aski ezaguna da iruindarrentzat zein dagoen zentro honen atzean eta zein identitate-eredu eskaintzen duten ere. Hezkuntzaren inguruko eztabaida politikoa gauzatzen ari delarik, eta aski ongi jakinda Nafarroako hizkuntza-errealitateak baldintzatuta erabaki kontrajarriak har daitezkeela, ez dezagun sekula ahaztu publikotasunetik soilik bermatu ahal izanen dela aniztasuna, berdintasuna eta denontzako ongizatea. Jakin badakit nire tokeak erabat irrazionalak direla. Ez, ordea, bestelako sinesmen batzuk baino gehiago. Eta nire maniek ez diote inori inolako minik ematen, bestelako sinesmen horietan oinarritutako hezkuntza sistemak ez bezala.

«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

Potaje de causas contra el PSOE de Sánchez cocinado por UCO y UDEF

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu emango ditu abenduan

Otegi a Esteban: «¿Usted con quién gobierna? ¿No gobierna con el PSOE?»
