Loturak
Euria ari du eta ohi baino jende gehiago dabil metroan gaur goizean. Alboko eserlekuetan dauden bi emakume kexuka dabiltza, egunotan haietako baten alaba unibertsitatera sartzeko proba egiten ari delako eta oso zailak iruditu zaizkiolako orain arte egindako azterketak. Zailak egin zaizkio, «den-dena», matematika barne, euskaraz egin behar duelako eta, jakina, hain hizkuntza «zaila» denez, berez konplikatuak diren azterketak gogorragoak bilakatu zaizkio. Hala uste zuen, behintzat, amak. Frogarik ez du behar beste emakumeak, baietz eta baietz ari baitzaio lagunari, baina, halere, eman dio datua: bera ere saiatu zen euskara ikasten, «aspaldi», baina etsi egin behar izan zuen hasi eta gutxira.
Emakumeei entzunda, haurtzaroko gertaera batekin gogoratu naiz. Amarekin batera Bilbora nindoan trenean (garai hartan ez zegoen metrorik) eta alboko eserlekuetan bi gazte euskaraz hitz egiten zebiltzala ohartu ginen biok. Sekulako aurkikuntza izan zen sei urteko ume harentzat euskara eskolatik kanpo ere hitz egiten zela ikustea. Gazteek eragindako lilura zapuztera etorri ziren adin ertaineko bi emakume, ordea. Gazteen jarduna entzunda «deben de ser de ETA» esan zuen batek, eguraldiari buruz hitz egin ohi den naturaltasunez, eta besteak buruarekin baiezko keinua eginez erantzun zion naturaltasun berarekin.

Así es Trepador, candidato principal a ser el oso que llegó hasta las puertas de Ezkaroze

«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

La UCO y la UDEF, marcadas por la violencia y el espionaje

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu emango ditu abenduan
