Aritz LOIOLA FOKU
KLIK

«Artea ikasbide» da Guggenheim museoan

“Artea ikasbide” programako erakusketa aurkeztu zuten atzo Guggenheim museoan, Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren lankidetzarekin antolatuta. 6 eta 12 urte bitarteko ehun haurrek baino gehiagok urte osoan egindako lanaren lagin bat erakutsiko dute uda osoan, irailaren 20ra arte. 28 urtean, 4.112 ikaslek, 35 artistak eta 161 ikastetxek bat egin dute ikasgelak tailer artistiko bihurtzen dituen ekimen honekin. Artea askatzailea izan daitekeela, ikuspuntu dibergenteak eskaintzen dituela eta sormenak ez duela mugarik ikasi dute ikasleek.