Mendekuaren sugarrak berriz piztu dira

Cape Fear” telesailaren erdigunean Max Cady (Bardem) pertsonaia dago berriro ere; kartzelatik irten berri den gizon zauritua, mendekuaren sugar motel, baina etengabeak barrutik errea. Anna eta Tom Bowden -Amy Adams eta Patrick Wilson- abokatuak ditu jomugan, bere bizitza suntsitu zutela sinetsita. Oraingo bertsioak, ordea, ez ditu pertsonaiak zuri edo beltz marraztuko; bakoitzaren motibazioetan eta kontraesanetan egiten du kosk. Sare sozialek, pantailen etengabeko presentziak eta ikusgaitasunaren kulturak ere lekua dute kontakizunean, beldurra gaur egungo munduaren ispilu bihurtzeko.
Javier Bardemek ematen dio bizia Max Cady berriari, eta hautuak berak argi uzten du seriearen asmoa. Bardemek maisuki gorpuzten ditu barrutik hautsitako pertsonaiak; haren presentziak tentsioa loditu egiten du, airea bera astun bihurtzeraino. Begirada soil batekin gai da mehatxua hitzik gabe transmititzeko, isiltasuna ere arriskutsu bihurtzeko.
Amy Adamsek eta Patrick Wilsonek, berriz, kontrapuntu intimo eta mingarria ematen diote kontakizunari. Cadyrenganako beldurra haien arteko arrakaletan sartzen da pixkanaka, familia baten barruan urteetan ezkutuan gordetako sekretuak eta erruak astinduz. Jazarpena ez da fisikoa bakarrik; barrutik higatzen duen presio motel eta itogarria ere bihurtzen da.
Estetikoki, berehala antzematen da Antoscaren unibertso bisuala: kolore aseak, itzal likatsuak, beldurrezko zinematik hurbil dagoen atmosfera, kamera mugimendu urduriak eta errealitatea amesgaizto bihurtzen duten trantsizio hipnotikoak. Irudi bakoitzak ezinegona arnasten duen mundu bat eraikitzen du.

Una correctora de euskara corrobora que «se puede sacar un cero y menos»

«En Irulegi vivía gente mil años antes de los vascones de ‘abaŕ’ y la Mano»

Respuestas de perfil y de cara a una crisis desconocida hasta la fecha

Garratz Zabarte hil da, 29 urte espetxean eman zituen euskal preso ohia
