Futbolaz eta abarrez
Kirola eta politika ez nahasteko erran zion Platinik Mbapperi. Aurtengo Munduko futbol txapelketa inoiz baino politikoagoa izaten ari da, ordea. Nork uka lezake Trumpek bere inperioaren neurrira antolatutako txapelketa honek futbol-negozioaren zigilua ez daramanik? Futbola estatu arazoa da eta hor ere berak agintzen duela erakutsi nahi dio munduari. Ikusi besterik ez dago jokalari estatubatuarrari txartel gorria kentzeko agindua eman eta nola obeditu dion Infantino FIFAko buruak.
Baditu, baina, futbolak artearen printzak ere. Futbolak magia du askorentzat. «Gol on bat, gol garrantzitsua da, baita gol ederra ere», dio Cantona jokalari ohiak. Badu dohainetik ere, 1914ko Lehen Mundu Gerran Belgikan lubakietan elkar hiltzen ari ziren soldaduak «Gabonetako tregoa» egin eta futbol partida entzutetsua antolatzeko balio izan zuelako. “Ihesa edo garaipena” izeneko filmean ere Peleren txilena ikonikoa historiara pasa zen egiazko «Herioren partida» oinarri hartuta. Eta zer esan Maradonaren esku jainkotiarraz? Futbol-erlijioa nagusitu zenekoa? Nola ez gogoratu Iribar eta Kortabarriak ikurrina atera zutenekoa? Edo Egiptoko entrenatzaileak palestinarren sufrikarioa salatu zuenekoa? Lumumba Vea ere ezagutu dugu, Lumumba presidentea oroitzeko estatua bailitzan zutik agertzen zen Kongoko jarraitzailea. Ahoa eskuaz itxita eta hatza lokian zuela.
Baina badu futbolak, gol eta jokaldi ederren gainetik, ustelkeria, saldukeria eta biolentzia erroan. Ongi diruztatutako taldeen eta marken idolatria. Badu jainkorik gabeko meza erraldoi baten eitea. Homofobiaren eta arrazakeriaren tenplu itxura. J. M. Brohm filosofoak esango lukeen eran, futbola izurri emozionala da. Ogia eta zirkua. Ongi saldu beharreko produktu komertziala. Hots, sistema kapitalistaren islarik behinena.
Bakearen FIFA sariarekin edo gabe. Baina futbolak funtzionatzen du. Horregatik jarraitzen dugu «La roja»-ren eta «Allez Les Bleus!» oihuen arteko no man’s land honetan beti bezain nazio minorizatu izaten. Arren!

«Ez nuen mina zukutu nahi,ez delako nirea bakarrik»

384.390 pacientes han pedido ser atendidos en euskara a Osakidetza

A un centro para ancianos con 67 años por tener discapacidad
El PNV, la FIFA y la política de la marcha atrás
