Munduko mirarietako bat izateko bidean
World Travel and Tourism Council erakundea Munduko Zazpi Mirari Garaikideen bila ari da: Bilboko Guggenheim da hautagaietako bat.

Bilboko Guggenheim museoa Munduko Zazpi Mirari Garaikideetako bat izateko hautagaietako bat da, World Travel and Tourism Council mundu mailan bidaien eta turismoaren sektorea ordezkatzen duen erakundeak bultzatutako ekimenean: zehazki, erakundeak berak nabarmendu dituen hiru eraikinen artean dago (beste biak Parisko Eiffel dorrea eta Gizan dagoen Egiptoko Museo Handia dira). Deialdia irekia da, eta xedetzat du XIX. mendetik gaur egun arte sortutako eraikinak, monumentuak eta erakundeak aukeratu eta aitortzea, betiere tokiak eta bidaiatzeko modua eraldatzen lagundu badute, eta bisitariak erakartzeko, ingurunearen garapena bultzatzeko eta turismo arduratsua sustatzeko gaitasun nabarmena badute. Hautaketa prozesua hainbat fasetan garatuko da: hautagaitzak urte amaierara bitartean aurkeztu daitezke eta 2027ko urtarrilaren 7an lehen hautaketa jakinaraziko da, guztira 70 proposamen. Jarraian, bozketa publiko baten ondoren, 30 finalista geratuko dira hautagaien zerrendan, eta, azkenik, 2027ko uztailaren 7an, Munduko Zazpi Mirari Garaikideak iragarriko dira.

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

«Ohartzen dira Euskal Herria zazpi probintziaz osatuta dagoela»

Iristea lortu duten milaka adingabeentzat «berehalako» babesa eskatu dute

Militares israelíes piden detener las acciones «terroristas» de los colonos
