Boterea ospakizun bihurtuta

Mediterraneoko irla batean kokatu eta 1970eko hamarkadaren amaieran girotua, “The Birthday Party” filmak Marcos Timoleonen istorioa kontatzen du. Aristoteles Onassisen tankerako enpresari greziar boteretsua da, eta bere alaba Sofiaren urtebetetzea ospatzeko festa handi bat antolatuko du uharte pribatu eta esklusibo batean. Ospakizun hori, ordea, aitzakia bihurtzen da Marcosen inguruko hainbat pertsona haren bizitzara berriz ere hurbiltzeko, eta ustekabeko bisita eta gertakariek kolokan jarriko dituzte bai bere inperio ekonomikoa, bai urte luzez eraiki duen botere-egitura.
Urtebetetze-festa familia barruko arrakalak eta isilean gordetako sekretuak azaleratzeko agertoki bihurtzen da. Topaketa sozial baten egitura baliatuz, filmak drama intimo bat eraikitzen du, non botere-harremanek, kontrol-nahiak eta lotura afektiboek elkarri etengabe talka egiten dioten.
Mediterraneoko paisaiak edertasunaren eta ezinegonaren arteko espazio bihurtzen dira; argi beroek, itsasoaren presentziak, arkitektura dotoreak eta xehetasunez zaindutako barrualdeek oparotasunaren irudia eraikitzen dute, baina distira horren azpian ustelkeria, manipulazioa eta boterearen pisua ezkutatzen dira.
Elite ekonomikoen mundua eta haien gainbehera morala jorratzen dituzten azken urteotako hainbat lanekin lotu daitekeen arren -“Triangle of Sadness”, “Succession”, “The White Lotus”...-, “The Birthday Party” erreferentzia horietatik oso urrun dago. Izan ere, film horiek guztiek duten funtsezko ezaugarri bat falta zaio: nortasuna. Eszena gogoangarrienak tarteka agertzen dira, baina ez dute beti lortzen osotasun koherente eta indartsu batean txertatzea.
Film dotore eta zaindua da, baina bere indarguneak une bakan batzuetan baino ez dira ageri.

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

«Ohartzen dira Euskal Herria zazpi probintziaz osatuta dagoela»

Iristea lortu duten milaka adingabeentzat «berehalako» babesa eskatu dute

Militares israelíes piden detener las acciones «terroristas» de los colonos
