Jagoba MANTEROLA FOKU
KLIK

Gasteizko jaiak «errespetuz» bizitzeko deia

Zeledonek, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak sinbolizatzen dituen Zalduondoko baserritarraren papera egiten duen Iñaki Kerejazuk, jaiegunez gozatzeko deia egin du, «gogo handiz, maitasun handiz eta guztion artean zainduz». Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik jaso ditu ostiral honetan Kerejazuk Zeledonen lanabesak &dle;-aterkia eta zahatoa-, Andre Maria Zuriaren eskultura begetalean egindako ekitaldi batean. Zeledonek jaiak intentsitate handiz bizitzeko deia egin du, baina baita «errespetuz» jokatzekoa ere.