Zer-nolako uda!
Izenburua irakurrita norbaitek pentsatuko du akaso uda ona izan dela, baina ezta hurrik eman ere. Meteorologia eta klimatologia aldetik uda kaskarra izan da, bero zakarrak eta lehorteak hartu baitute protagonismo osoa.
Behin eta berriz errepikatuko den patroi meteorologikoak baldintzatu du uda. Afrika iparraldetik sartutako antizikloiak oso aire masa beroak ekarri ditu guregana. Horri gehitu behar zaio aire masa horren egonkortasuna, zeinek ekaitzak garatzea eragotzi duen behin eta berriro.
Horrek guztiak, noski, batetik, tenperatura maximo eta minimo oso altuak izatea ekarri du eta, bestetik, oso euri gutxi egitea. Datu bat ematearren: uda meteorologikoan (ekaina, uztaila eta abuztua) batez besteko tenperatura 2,5 eta 3 gradu altuagoa izan da ohiko tenperaturekin alderatuta.
Prezipitazio aldetik Gasteizen, esaterako, hiru hilabetean ez da hamazazpi litrotara iritsi. Normalean botatzen duenaren %10 soilik bota du. Leku askotan botatzen duenaren erdira ere ez da iritsi. Normala larreak gorri egotea, akuiferoak lehor eta zuhaitzak idortuta. Irailak itxura lehorra du, baina ea udazkenak bere benetako alderdia erakusten duen, hau da, tenperatura freskoagoak eta euri ugari ekartzen duen eta gure lurra jasaten ari den lehorte honi benetan behar duen amaiera ematen dion.

Jason Statham (otra vez) haciendo de Jason Statham
Hondarribia, 8-S

10.000 diarios pensando lo mismo en María Chivite que en Arnaldo Otegi, en Itziar Ituño que en Unai Simón

«No voy a ser candidato, vuelvo feliz a mi trabajo como médico»
