Babesaren mugak

Marta da protagonista, bere familia kanpoko mundu arriskutsutik babestearekin obsesionatuta dagoen ama. Horregatik, bere ama eta seme txikia etxe barruan giltzapetuta mantentzen ditu, etxea babesleku bakarra dela sinetsita. Egoera hori aldatzen hasten da Velasco, ezezagun bat, etxera iristen denean. Haren presentziak Martaren kontrolpeko mundua hankaz gora jartzen du eta protagonistaren iraganeko sekretuak eta barruan ezkutatzen duen iluntasuna azaleratzen hasiko dira. Babesleku zirudien etxea beldurrez, kontrolaz eta tentsioz betetako espazio bilakatuko da. “El nido” filmaren premisa interesgarria da, babesaren mugei eta etxea bera espetxe edo itxialdirako leku bihurtzeko aukerari buruzko hausnarketa proposatzen duelako.
Filmak atmosfera berezia eta nortasun bisual nabarmena ditu, baina ez da beldurrezko filma; generoa garraiobide gisa erabiltzen du drama psikologiko eta familiar bat eraikitzeko.
“Misery” filmaren, Hitchcocken zein Amenabarren oihartzunak antzematen dira pelikulan zehar, batez ere giroaren eraikuntzan, espazio itxien erabileran eta ikusleari informazioa pixkanaka emateko moduan. Baina erreferentzia horiek handiegiak geratzen zaizkio filmari, eta haien eragina nabarmenegia da zenbait unetan. Forma aldetik txukuna eta zaindua den arren, gidoia filmaren alderik ahulenetakoa da. Nahiko aurreikusgarria da, batez ere genero honetako filmak ikusten ohituta dauden ikusleentzat, eta horrek tentsioari eta misterioari indarra kentzen die.
“El nido” interesgarriagoa da egiten dituen galderengatik eskaintzen dituen erantzunengatik baino.

El PNV entierra un legado para que lo abran en 2076

Miles de personas en Euskal Herria dicen «no al negocio de la vivienda»

Voto negativo del PNV a prorrogar los contratos de alquiler

«Bortizkeria guztiak onartu behar dituzte estatuek ere, bestela frustrazioa dator»
