NAFARROA OINEZEN EDIZIO BEREZIA
San Fermin eta Erentzun ikastolen arteko bidean egingo da urriaren 18an Nafarroa Oinez jaialdia, «Bidean bat gara» lelopean.

Urriaren 18an egingo den 2026ko Nafarroa Oinezen azken xehetasunak aurkeztu zituzten atzo Iruñean. “Bidean bat gara” lelopean ospatuko dute eguna, eta, hain zuzen, ibilbidearen berezitasunak horrekin izango du lotura, San Fermin eta Erentzun ikastolak lotuko baititu. Ikastolen ordezkariek azpimarratu zuten urriaren 18a ez dela «festa egun bat bakarrik» izango, «euskararen orainak eta etorkizunak denok interpelatzen gaituelako». Era berean, «aldarrikapen egun masiboa» izatea nahi dutela nabarmendu zuten: «Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin eta euskaraz bizitzeko eskubidea aitor diezagutela ozen aldarrikatzeko eguna izango da». Garbiñe Zulaika Erentzun ikastolako zuzendariaren esanetan, «euskararen kontrako oldarraldia agerikoagoa den honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da bat egitea». Horiek guztiak kontuan hartuta, «euskaldunon eta euskaltzaleon komunitatearen indarra erakusteko eta hizkuntza eskubideen aldeko konpromisoa berresteko eguna» izango dela adierazi zuten. Aurtengo Oinezen helburuetako bat ahalik eta jasangarriena, irisgarriena eta inklusiboena izatea da.

El PNV se mete en un lío interno que atravesará la precampaña del 29N

Aznar pone marco, Ayuso tono y Vox guion a la reconquista

«Aurretik zenbait bilera baditugu ere, ez dugu inolako eskaintzarik jaso»
