Ikusgarritasuna
Hasteko galdera zail bat: zenbat kantu berri sor daitezke ordu bakarrean mundu zabalean? Adibidez, zehazte aldera: 2026ko urriak 29an 11.00etatik 12.00etara? Hori jakiteko modurik ezean, 60 minutu horietan planetan argitaratutako kantu kopuruarekin konformatu beharko dugu. Alde batera utzi behar ditugu, nahitaez, sortu baina, agian, intimitatearen muga gaindituko ez dutenak, argia ikusteko baliabide nahiko ez dutenak... Argitaratuak zenbatzeko, adimen artifizialen bat jar dezakegu lanean, eta jaso ditzala denbora tarte horretan, ordubetez, munduko streaming plataforma, diskoetxe eta argitaratzaile guztiek zein sare sozial, blog eta musikarekin zerikusia duten web orri orok ezagutzera emandako kantuak. Baietz milaka batzuk zenbatu. Zenbaketa egin daiteke, notariotza lana alegia, nonbait jasota egongo dira kontsultatzeko moduan datu horiek guztiak lainoaren aritmetikak desagerrarazi baino lehen. Garai batean sinonimoak ziren «argitaratu» eta «ezagutzera eman», gaur egun ez. Norbaitek azaleratzeko lanak hartu dituen kantu horien guztien artean, zenbatek lortuko du 100 entzule baino gehiago? Duela aste pare bat Juantxo Zeberiok “Berria”-n aipatu zuen harrituta zegoela duela ia urtebete Maddi Oihenartekin kaleratutako “Lur” diskoak ez duelako kritika bakarra ere jaso, ez onik, ezta txarrik ere.

«Idazketan indar zentrifugo bat eduki dut, bazterrerantz eraman nauena»

Hasta tres escaños podrían bailar en el limitado juego del 29N vasco

Cátaros y sin rasgos propios, el ADN aclara el misterio agote

David Fernàndez suma a EH Bildu su experiencia política y activista
