«Erria txikota!» garrasi egingo dute Orion 2014ko Kilometroetan

Kilometroak 2014ko leloarekin, alde batetik, oriotarren betiko hizkerari keinu egin nahi izan diete antolatzaileek. Bestetik, «Erria txikota!» esamoldearekin Orioko Herri Ikastolaren sorreratik hain garrantzitsua izan den auzolana eta elkarlana ere irudikatu nahi izan dute, arrantzaleek itsasoratzeko behar duten auzolana eta elkarlana behar baitu ikastolaren proiektuak ere aurrera jarraitzeko. Marinelak abiatu aurretik lehorrean denari eskatzen dion laguntza oihua da «Erria txikota!». «Patroiak marinelei luzatzen dien agindua ere izan daiteke, txikota izeneko soka lodia, moilako burdin zatitik askatzeko deia».
Atzo aurkezpenean nabarmendu zutenez, hezkuntza ereduan urrats bat aurrera eman nahi dute, asko hazi da-eta ikastola. Leku falta izan da azken urteetan arazo nagusia eta horrek «adreiluan inbertitzera» bultzatu ditu. «DBHko eraikinaren hipoteka estali nahi dugu, eta aurrerantzean hezkuntza arloan inbertitzen hasi nahi dugu, gure hezkuntza eskaintza hobetuz», adierazi zuen Gemma Etxabe ikastolako lehenddakariak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
