Ezjakintasunaren trakestasuna
Aspaldian ez nintzen hain urduri gerturatu elkarrizketa bat egitera. Inoiz ez da jakiten parean zer egokituko zaizun, baina, agian, kasu honetan besteetan baino gehiago sumatu nuen ezjakintasun horren zirrara.
Usaindu zidan, akaso, nire ezinegona eta aurkezpenetan bera ere urduri antzera sumatu nuen. Lehen galdera bera erantzuten hasi zenetik, ordea, pausatuta agertu zitzaidan; lasai eta, batez ere, irribarretsu. Nik, agian, inori kontatuko ez nizkioken bizitzako pasarteak hasi zen begietara begira deskribatzen eta kontatzen; barrena biluztu zuen, zer eta, berarengana errezeloz gerturatu zen pertsonaren aurrean; errezelorik gabe.
Lasaitasunez egiten zituen hitzek eta haiek biltzeko marrazten zituen irribarreek, esku artean genuen gaiaren gogortasuna samurtu zituzten. Buru-gaixotasunaren inguruan bota zituenak eta haren inguruan gizarteak duen jarreraz esan zituenak zer pentsa eragin zidaten. Arrazoi zuten desoreka bipolarrak eragindako aldarte gorakoak eta hondoratu artekoak ezagutu dituenaren hitzek; gizartearentzat «arriskutsu» batzuetan eta ikusezin besteetan bilakatu izanaren samina ondo ezagutua duelako. Horregatik, kontatu nahi izan du bizitutako guztia liburuan, barrenak hustu behar zituelako lehenik eta behin, jasotako eta eragindako zauriak samurtu nahi zituelako, bestalde; eta bere tonuan, umorean, landu nahi zituelako gehienetan bestelako doinuetan azaltzen diren egoera eta gaiak.
Inork bere buruaz barre egitea, garrantzitsua bezain osasuntsua zela zioen irribarreka, nork eta, bere gaixotasuna tarteko, ohetik jaikitzea ausardia eta burugogortasun keinua duenak nahi baino gehiagotan.
Elkarrizketatik etxera bidean nentorrela irri estua sortu zitzaidan. Kontatu eta esan zizkidan kontu hainbatek urdaila korapilatuta utzi zidaten. Nire ezjakintasunak eragindako errezelo traketsaz gogoratzeak eragin zidan, ordea, estutasunik handiena. Eta noski, esanei jarraituta, nire buruaz barre egin nuen.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
