Jon LEUNDA
Aizkora Euskal Herriko Lehen Mailako finala

Azurmendik bigarren zatian ez zuen aurkaririk izan

Gipuzkoarrak bere bigarren txapela jantzi zuen, eta faborito nagusia zen Nazabali hiru minutu pasako aldea kendu zion. Bigarren Atutxa sailkatu zen.

Iñaki Azurmendik irabazi zuen atzo Elgoibarren jokatu zen Euskal Herriko Txapelketa. Arriarango aizkolariak bigarren aldiz lortu zuen garaipena, orain dela bi urte ere eskuratu baitzuen. Jendeak emandako erantzuna ikaragarria izan zen, 1.200 ikusle inguruk leporaino bete baitzuten Elgoibarko kiroldegia.

Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko erdibitu behar izan zituen. Floren Nazabal zen garaipena lortzeko faborito nagusia, baina Etxarrikoak hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Izan ere, atzokoan Azurmendik sekulako lana egin zuen, eta erabateko nagusitasunarekin irabazi zuen.

Gipuzkoarrak behetik gora egin zuen. Zazpigarren enborrera arte ez zuen lehenengo izatea lortu, nahiz eta ordura arte gehienak ere nahiko parean aritu ziren. Hortik aurrera, ordea, gero txapela jantzi zuen aizkolariak nahi zuena egin zuen. Erdi lanetatik aurrera finala kontrolpean izan zuen, eta garaipen erosoa lortu zuen, bigarren amaitu zuen Atutxari bi minututik gorako aldea kenduz.

Emozioa hortik atzera izan zen. Bigarren posturako lehia handia izan zen, eta atzoko gazteenak lortu zuen bigarren postua. Askok eta askok ikusten dute Atutxa etorkizuneko txapeldun bezala, eta atzo abisua pasatu zuen. Bigarren amaitu zuen, eta izen handiko aizkolariak atzean utziz. Borroka handia izan zuen Nazabalekin eta Olasagastirekin, baina azkenean minutu erdi pasako aldea kendu zion Nazabali, eta bigarren postua eskuratu zuen gazte bizkaitarrak.

Hirugarren geratu zen atzoko faborito nagusia, eta atzora arteko txapelduna zen Nazabal. Lehen postuan ere ibili zen, baina hirugarren oinbikotik aurrera Azurmendik ihes egin zion, eta orduan bigarren postua izan zuen helburutzat, baina horri ere ezin izan zion eutsi. Ez zuen izan bere egunik onena, baina garbi dago gainerakoen maila ere handia dela.

Olasagastiren lana ere aipagarria izan zen. Igeldokoa urteetan aurrera doa, bera zen atzoko zaharrena, baina oraindik sasoi betean dago. Laugarren amaitu zuen, baina bigarren postu horren borrokan ere aritu zen. Bera izan zen lehen enborra botatzen azkarrena, eta amaieran ere egindakoarekin ez zen haserre, lan bikaina egin baitzuen.

Uste baino gutxiago egin zuen bestea Unai Otaño izan zen. Askoren ustez bera izan zitekeen Nazabalen aurkaririk handiena, baina bosgarren geratu zen. Azkena ez geratzeko ere borroka egin behar izan zuen. Seigarren postu horretan Irazu sailkatu zen. Zizurkildarrak aitzakiarik gabeko lana egin zuen, txapeldunarengandik sei minutura geratu baitzen. Azken unean sartu da finalean, min hartuta dagoen Rekondoren ordez, eta bikain aritu zen.

Apustu berria

Nahiz eta oraindik urtea bukatzerako bi apustu ere jokatu beharko diren, datorren urterako lehenengoa egina dago. Izan ere, Daniel Vicentek eta Ruben Saralegik desafioa bota zieten Felix Etxeberriari eta Oihan Larretxeari, eta ados jarri dira apustua jokatzeko. Martxoaren 9an edo 16an neurtuko dira, hori oraindik erabakitzeko baitago, baina Doneztebeko pilotalekuan lehiatuko dira, 12.00etan.

Bikote bakoitza txanda librean arituko da, eta 20 kana-erdiko eta hamar 60 ontzako erdibitu beharko ditu. Enborrak, berriz, Daniel Vicentek eta Ruben Saralegik plazaratuko dituzte, eta alde bakoitzak 6.000 euro jokatuko ditu dirutan.

Sailkapena

2. enborra

1. enborra

54

54

Aizkolariak

Postua

3.25

3.02

3.00

2.48

2.39

3.48

AZURMENDI

Atutxa

nazabal

Olasagasti

otaño

irazu

1.

2.

3.

4.

5.

6.

1.35

1.29

1.25

1.11

1.20

1.34

7. enborra

6. enborra

5. enborra

4. enborra

3. enborra

72

72

72

60

60

22.17

22.23

23.08

24.08

24.13

25.32

17.49

18.02

17.40

18.57

18.32

19.58

13.33

12.51

13.08

13.55

13.42

14.42

9.39

8.46

8.55

9.26

9.18

10.35

6.16

5.35

5.37

5.49

5.43

6.46

11. enborra

10. enborra

9. enborra

8. enborra

54

60

60

72

33.33

35.46

36.12

36.37

37.41

38.12

27.33

29.44

28.43

30.01

30.49

30.41

36.06

38.23

39.03

39.40

40.36

41.22

30.40

32.45

32.30

33.26

34.33

34.32

12. enborra

54

38.03

40.25

41.10

42.19

42.55

44.27