Donostia
Udalbiltzak eta Topaguneak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Udalbiltza eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariek, Mertxe Aizpurua eta Mikel Irizarrek, hurrenez hurren, lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Donostian. Hitzarmenaren bidez, Udalbiltzak, bere Garapen eta Kohesio Fondoaren bidez, Topaguneak Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatu eta saretzeko egiten duen lana babestu nahi izan du, lan hori garatu ahal izateko finantziazioa bideratuz. Bi egitasmotara bideratuko dute akordioa: Topaguneak Iparraldeko elkarte euskaltzaleekin sare lana zabaltzeko egitasmoan, batetik, eta «Euskarak 365 egun» ekimenaren garapenean, bestetik.
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Cultura
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Temas del día
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Temas del día
ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Temas del día