Anjel Lertxundi 2014/1/23
berria
HEMEROTEKA

Suspertzen

Davos edalontzi erdi betearekin hasi dela irakurri dugu. Propagandaren makina abian da, nagusitzen hasi da mantra berria: susperraldi-aroan sartu gara. Poztu behar genuke. Azkenean, tunelak azkena du! Bankuak sano dabiltza, multinazionalen enpresa alimalekoak osasuntsu, adreilu gorri-gorriak bero-bero irteten ari dira labeetatik. Tunelak azkena zuen, krisiaren errudunek burutu dute arpilatze lana: krisia hasi zenean baino aberatsagoak dira. Berdindu dituzte diru gehiago egiteko eragozpen fiskalak, likidatu dituzte traba sozialak, bete da amestu ere egiten ez zuten ametsa.

Susperraldia atarian dugu. Dagigun bertan goxo. Baina gu ere propagandaren parte bihurtzen bagara «irteten ari gara tuneletik, badator susperraldia!» bezalakoak esanez, aitortu egingo dugu -eta, inplizituki, baita txalotuko ere- status berria: mundu insolidarioago bat.

Funtsezko krisia ez ote den orain hasiko, ez ote dugun hemendik aurrera biziko...