Bilbo

Antzerki jantzien «Birziklatuz» ikastarorako matrikula zabalik dago

Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE), antzerkirako jantzien eta mozorroen «Birziklatuz» tailerrerako matrikulazio epea zabaldu du. Tailerra Udalaren BilbaoEszenarekin batera antolatua da. Irakaslea Vanessa Cañaveral izango da, eta otsailaren 15ean eta 16an eskainiko da BilbaoEszenan (Juan Gardeazabal, 3), 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Guztira 16 ordu izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide hauetara: bilbaoeszena@ayto.bilbao.net edota info@atae.org.