Gaztedik eta Ibarrak azken jardunaldira arte eskainiko dute emozioa
Emakumezkoen 500 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen, eta sekulako emozioa izango dela ikusten da, lehen jardunaldi honetan berdinduta amaitu baitute Ibarrak eta Gaztedik. 540koan ere horrelaxe izan zen, eta hirugarren eta azken jardunaldian erabaki zuen txapela Ibarrak.
Saio dotorea eskaini zuten gipuzkoarrek eta bizkaitarrek. Lehen tiraldia Ibarrak irabazi zuen, eta Gaztedik eraman zuen bigarrena, txapela airean utziz, geratzen diren bi jardunaldietan ere saio estuak izango baitira bien artean. Biek irabazi egin zieten Badaiotzi eta Bizindarri, eta sailkapenean berdinduta geratu ziren.
Mutiletan, berriz, 600 kiloko bigarren eta azken jardunaldia jokatu da. Orain,bi saio hauetako sei onenek finala jokatuko dute datorren asteburuan. Ez da ezusterik izan, eta lehen jardunaldiko sei onenek errepikatu dituzte postuak, eta beraiek izango dira finalean. Beraz, Abadiño, Ñapurrak A, Sokarri, Ibarra, Murueta eta Iparralde dira finalean sartu diren sei taldeak.
Bigarren jardunaldi honetan Ñapurrak taldeak argi eta garbi utzi zuen txapelen lehian ibiltzeko jadanik prest dagoela. Aurten pisu guztietan dabil ongi, beti aurrean, nahiz eta ezin izan duen oraindik txapelik jantzi. 600ekoan ere bide luzea dauka egiteko.
Abadiño
Abadiñok orain arte jokatu diren bi finalak irabazi egin ditu, eta pisu honetan ere lehen jardunaldian irabazi egin zuen. Herenegun ere lan ona egin zuen, baina ezin izan zuen Ezpeletako taldea mendean hartu.
Bigarren jardunaldi honetan, Ibarra sailkatu zen hirugarren postuan. Bere atzetik, Sokarri, Iparralde, Ñapurrak B, Lagun Onak, Nabarniz eta Txantrea sailkatu ziren. Azpimarragarria izan zen Lagun Onak-ek egin zuen lana, izan ere, lehen urtea du lehiatzen, eta aurreneko saioan ongi ibili ez bazen ere, atzo gorakada handia erakutsi zuen, eta lanean jarraitzen badute, garbi dago denborarekin aurrean ibil daitekeela talde arabarra.
Aurtengo txapelketak ari dira bere amaierara iristen, baina hilabete honetan Munduko Txapelketak ere badira, eta orain arte euskal taldeak erakusten ari diren maila kontuan hartuta, itxaropentsu egon daitezke.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
