Maite Oiartzun
Oiartzun Labaien anai-arreben izenean
GUTUNAK

Etxeko ospitalizazioa

Urte bat baino gehiago igaro da ama oso gaixo ingresatu zutela Donostiako Arantzazu Ospitalean. Handik honainoko bidaia, Igeldoko errusiar mendiaren antzekoa izan da: aldapan behera, pixka bat gora, hor estabilizatu eta pixka bat disfrutatu, berriz behera, berriz pixka bat gora...

Ibilbide honetako sentsazio, esperientzia eta ikasketa guztien artean, pribilegiozko asistentzia garrantzitsu bat azpimarratu eta eskertzeko idazten dugu eskutitz hau: etxeko ospitalizazioko ekipoaren aportazioa. Hasieratik, Tere, gure ama, pertsona baliotsu sentiarazi zuten. Bere nortasuna ezagutuz, goxo, bere gaixotasunaren egia transmititu zioten, eta hau onartu eta garatzen bukaeraraino lagundu zioten. Paraleloki inguruan genbiltzanak ere, laguntza hau arnastu dugu.

Amari aukera eman ziotenean etxean bere gaixotasuna aurrera eramateko, inork ez genuen pentsatu honek hartuko zuen dimentsioa: bere gauza, inguru ezagun eta familiarrean aurkitzeaz at (eta hau asko da), bere ondoan egon garenoi denbora eman digu, berak eskatzen zuen momentuan edo guk horrela hauteman dugunean, intimoki eta sakon hitz egiteko, kontaktuan isilik egoteko edo kapritxo txikiak betetzeko...

Gure esker-ona nolabait adieraztea da idatzi honen helburua. Luxu bat izan da. Mila esker Juanjo, bi Garbiñe eta ekipo guztiari.