NBEk Ipar Koreako gizateriaren aurkako krimenak epaitzea nahi du
Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak egindako txostenak Kim Jong-un Ipar Koreako burua gizateriaren aurkako krimenengatik nazioarteko auzitegi batek epaitzeko eskatu du. Elikagaiez gabetzea, exekuzioak, torturak eta «parerik gabeko ankerkeria» salatu ditu.
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Kontseiluak adierazi duenez, Ipar Korean gertatutako «giza eskubideen urraketa masibo eta sistematikoa» gizateriaren aurkako krimen izatera iritsi da. Elikagaiez gabetzea, exekuzio azkarrak, desagerpenak eta tortura nabarmentzen ditu, besteak beste.
Kontseilu horren barneko batzordeak argitaratutako agiriak dioenez, «songbun» izeneko kasta sistemak Ipar Koreako herritarrei estatusa ematen die arrazoi ideologiko eta politikoen arabera, eta gizarte maila horren arabera izaten dituzte oinarrizko eskubideak onartuak ala ukatuak.
Delitu horien arduradunak Segurtasun Ministerioko Armadako, epaitegietako eta Koreako Langileen Alderdiko «ehunka kide» dira, txostenaren arabera, denak Kim Jong-un estatuburuaren menpekoak. Michael Kirby batzordeko presidenteak idazki bat bidali dio Kim Jong-uni. Estatuko arduradun nagusia den heinean, krimen horien erantzukizuna bere gain hartzeko eskatzen dio, eta nazioarteko auzitegi batera jotzeko froga nahikoa badaudela nabarmentzen du. «Funtzionario horiek, batzuetan, zure kontrol pertsonalaren pean ari dira», salatzen du Kirbyk eskutitzean.
Gainera, NBEren Segurtasun Kontseiluak zigorrak ezartzeko eskatzen du, orain arte nazioarteak emandako erantzuna «desegokia» izan dela iritzita. «Eskubide urraketa horien izaerak eta larritasunak ez du parekorik gaur egungo munduan», txostenaren arabera. Biktimek eta lekukoek kontatuta, «sekulako ankerkeriak» aipatzen ditu txostenak, gizateriaren aurkako krimenen artean: «Sarraskiak, hilketak, esklabotasuna, kartzelaldi luzeak, janari-gabetzea, sexu indarkeria, behartutako abortuak, populazioen lekualdatze behartuak eta jazarpena arrazoi politiko, erlijioso eta generokoagatik».
Gaur egun, preso politikoak 80.000tik 120.000ra bitartean dira, lau atxiloketa esparru handietan. Kontrol eta zigor tresna bezala janaria ukatzen diete, eta gatibu lanak egin behar dituzte. «Arrazoi politikoengatik hor atxilotuta dauden presoen aurkako basakeria horiek XX. mendeko estatu totalitarioena ekartzen dute gogora», dio txostenak. Songbun sisteman oinarrituriko bazterketa ereduak mugitzeko eta bizilekua erabakitzeko askatasunen urraketa dakar. Herriko buruzagiarenganako leialtasunez jokatzea toki onenetan bizi eta lan egiteko bermea da. Esaterako, Kim Jong-unen erregimenaren iraupenean laguntzen dutenek lehentasuna dute janariaren banaketan.
Halaber, «kontzientzia, pentsamendu eta erlijio askatasunaren eskubideen ukazio erabatekoa» salatzen du txostenak, baita adierazpen, informazio eta elkartze eskubideena ere.
Aitzitik, propaganda eta doktrinamendu aparatu indartsua dagoela gaineratzen du, buruzagiarekin esanekotasun itsua eta beste estatuenganako -batez ere Hego Korea- gorrotoa ziurtatzeko.
240 lagunen testigantzetan -iheslariak zein desertoreak- oinarritzen da txostena. Batzuk preso politikoen esparruetan zaintzaile izandakoak dira.
Ipar Koreak ezeztatu egin du
Piongiangetik, Ipar Koreako Gobernuak «erabat» ezeztatu zuen txostenaren edukia: «Japoniak eta Europar Batasunak, AEBen politika erasotzaileari jarraituz, eragindako giza eskubideen politizazioaren ondorioa da».
«Giza Eskubideen aitzakiarekin erregimena aldatzeko edozein saiakerari edo presiori sendo erantzuten jarraituko dugu», gaineratu zuen.
China, también denunciada, se opone a acudir al TPI
El órgano encargado de remitir el informe sobre violación de derechos humanos en Corea del Norte al Tribunal Penal Internacional es el Consejo de Seguridad de la ONU, donde el probable veto de China lo haría imposible. De hecho, el informe denuncia que Pekín podría estar ayudando e incitando crímenes contra la humanidad», con sus deportaciones de emigrantes y disidentes norcoreanos a su país, donde son sometidos a torturas y ejecuciones. China ya manifestó ayer su oposición a llevar el caso al TPI. «Las cuestiones relativas a los derechos humanos deben resolverse con un diálogo constructivo en pie de igualdad», según el ministerio chino de Exteriores. GARA