Hitza zigortzen duen «zuzenbide estatua»
Zentsurarik eta adierazpen askatasunaren aurkako jazarpenik ez omen dagoen Estatu espainolean gutun bat argitaratzea kartzela zigorra jasotzeko motiboa da, diktaduran bezala. Bost gazte bilbotarri GARAn eta «Berria»n argitaratutako gutunagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri izana, beraz, ez da albiste mota berria, ezta hurrik eman ere; bai, ordea, albiste larria.
Zuzenbide estatu batean epaileek eginak epaitu eta, hala badagokie, zigortu egiten dituzte. Kasu honetan, lagun bati, bere heriotzaren 25. urteurrenean, maitasuna eta, akaso, mirespena agertu izana dira eginak. Epaiak dioen gainerako guztia irudipena baino ez da, ez eginak. Interpretazioa da, baina gutunaren sinatzaileek esan zutenaren gainean beste hainbat interpretazio egin daitezke. Izan ere, gutunean Maite Perezi eskerrak eman zizkioten «Euskal Herri gorri, euskaldun, parekide eta aske baten alde» borrokatzeagatik, baina ez zuten inor ETAn jarduteagatik eredutzat jotzen dutela esan. Halaber, bost gazteek «terrorismoaren eta hura baliatu dutenak legitimatzen dituen diskurtso historikoa eraikitzea» eta «biktimak gatazkaren ondorio saihetsezin gisa aurkeztea» bilatzen dutela dio Auzitegi Nazionalak. Epai hori epaitzerik balego, haren logika bera erabilita, zigorra mereziko luke Euskal Herriaren askatasunaren alde agertzen direnak kikildu eta zigortzea bilatzen duelako.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
