Ibarrako gizonek ezustea eman eta brontzea lortu dute
Gipuzkoarrak 640koan aritu ziren, eta Eskozia eta Irlanda geratu ziren aurretik.

Brontzezko domina eskuratu zuen atzo Ibarrak gizonezkoen 64okoan, selekzioen txapelketako lehen egunean. Gipuzkoarrak aritu ziren euskal selekzioa ordezkatzen, eta ezustea eman zuten, inork ez baitzuen uste pisu honetan euskal tiralariek dominarik lortuko zutenik.
Agian, presio falta horrek asko lagundu zien, eta lan bikaina egin zuten. Lehen fasea gainditu ostean, finalerdietan sartu ziren. Eskoziaren aurka neurtu behar izan zuten hor eta finaletik kanpo geratu ziren. Beste finalerdian, Irlandak Herbeheretako taldea mendean hartu zuen. Ondoren, hirugarren eta laugarren posturako lehian, Ibarrak Herbeheretakoa mendean hartu, eta brontzezko domina lortu zuen. Finalean Eskoziak irabazi egin zion Irlandari.
Gizonezkoen 560koan ere itxaropen handiak zeuden jarrita. Abadiño zen euskal selekzioa ordezkatu behar zuena, baina ez zuen ezertarako aukerarik izan eta dominarik gabe geratu zen. Urrea Taiwanentzat izan zen. Zilarrezkoa, berriz, Ingalaterrarentzat izan zen, eta brontzea, berriz, Irlandarentzat. Ipar Irlanda geratu zen sailkapeneko laugarren postuan.
Emakumezkoen 540koan ere bazegoen itxaropenik, baina ez zen dominarik lortu. Ibarra izan zen Euskadiko Federazioaren selekzioa ordezkatu zuena eta ez zuen lehen fasea gainditu. Urrea Txinak lortu zuen, Taiwanek eraman zuen zilarra, eta Hegoafrikak, brontzezkoa. Suitza sailkatu zen laugarren postuan.
Gaur amaituko da Munduko Txapelketa. 600 kilokoa izango da hasten lehena, eta hor Abadiño arituko da, Ibarrako tiralariren bat gehituta. Ibarra gizonezkoen 640koan arituko da, eta Gaztedi, berriz, 600 mistoan, eta emakumezkoen 500ekoan ere jardungo da.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
