Jon ORMAZABAL
Binakako Txapelketa

Irregulartasunaren menpe

Urrutikoetxea eta Beroiz ez dira txapelketa guztian bi partida jarraian irabazteko gai izan orain arte.

Asteburu honetan finalerdietarako azken txartela jokoan izango duten hiru bikoteen ibilbidea hitz batean azaldu behar izango bagenu, ezbairik gabe, irregulartasuna izango litzateke hitz hori. Urrutikoetxea-Beroiz izango lirateke, gainera, esandakoaren muturreko adibide, izan ere, dagoeneko txapelketako hamahiru jardunaldi pasa diren honetan, Zaratamokoa eta Uhartekoa ez dira oraindik bi partida jarraian irabazteko gai izan.

Egongo da, hala ere, lehen itzulian behintzat oso erregularrak izan zirela esan dezakeenik. Arrazoia argi dago: partida bat galdu, hurrengoa irabazi, hurrengoa galdu... aritu ziren, bederatzi eta hamargarren jardunaldietan 22. kartoira heldu ezinik geratu ziren arte. «Partida onak eta txarrak izan ditugu, erregulartasuna falta izan zaigu, baina partida garrantzitsuenak irabazi genituen eta oraindik bizirik gaude», azaldu zuen Mikel Beroizek atzo Euskadi Irratian.

Ekaitz Saralegik iragan urteko Lau eta Erdiko Txapelketako final laurdenetako ligaxkan ederki esan zuen bezala, Asegarceko bikoteak «bere ligako» partidak aurrera atera dituela esan genezake. Izan ere, sailkapenean atzean utzi dituzten Ezkurdia-Zabaletaren eta Bengoetxea-Galarzaren (Begino) aurkako lau partidak irabazteko gai izan dira, baita Titin-Merinoren aurka Urteberri egunez Eibarren jokatutakoa ere (22-19).

Akats larrienak, aldiz, Pablo Berasaluze eta Albisuren aurka jokatutako bi lehietan egin dituzte Urrutikoetxea eta Beroizek, hurrenez hurren 22-6 eta 22-19 galduta. Hori dela eta, iazko finalistek ostiral honetan Donostian Xala-Zubietari irabaziko baliete, aurrera egiteko aukerarik gabe geratuko lirateke aurrelari bizkaitarra eta atzelari nafarra.

Aldaketarik gabe

Titin-Merino eta Berasaluze-Albisuren jarduna ere zaku berean sar genezake, nahiz eta euren bidea, nolabait esatearren, erregularragoa izan den. Esaterako, Ezkurdia eta Zabaletarekin batera, eurak izan dira orain arteko hamahiru jardunaldietan osasun arazoak medio partidarik suspenditu beharrik izan ez duten bakarrak -Urrutikoetxeak, lepoaldeko minez, eta Beroizek, eskuko minez birritan, ordezkoak izan dituzte-.

Emaitzetan ere izan dute euren erregulartasun unetxoa aipatu bi bikoteek, nahiz eta bi aste besterik ez iraun. Iazko finalistak izan ziren bi garaipen jarraian lortzen lehenak, eta justu orain arerio dituzten bi bikoteen aurka lortu zuten: Urrutikoetxea-Beroizen aurka Mungian (22-6) eta Titin-Merinoren aurka Adarragan (22-19). Bi emaitza horiek eta gainontzeko partiduetan lortutako tanto kopuruak emango lieke, gainera, hurrengo fasean jokatzeko aukera hiru bikoteen artean seina punturako berdinketa emango balitz. Berrizkoaren eta ataundarraren erregulartasun arazorik larrienak, ordea, partiden barruan eman dira. Izan ere, lau aldiz utzi diete ihes egiten erabat menperatuta zituzten partidei, lehia hasieran egindako joko bikaina azken tantoetan alperrik galduz.

2012ko txapeldunekin pronostiko fidagarri bat egitea ere ez da batere erraza, partida bikainak eta oso txarrak tartekatzeko ohitura arriskutsua izan baitute orain arte Titin eta Merinok. Hauen kasuan, zazpigarren eta zortzigarren jardunaldietan izan ziren bi partida jarraian irabazteko gai: Xala-Zubietaren aurka Logroñon eta Bengoetxea VI.a-Ibai Zabalaren aurka Tafallan.

Titinek jokoan izandako hobekuntza nabariaren ondoren errioxarrek txapelketari neurria hartua ziotela zirudienean, ordea, azken jardunaldira larri heltzera behartu dituen akats larriak egin dituzte, esaterako, Ezkurdia-Zabaletaren aurka Bastidan galdutako partidan edota Logroñoko Adarragan Berasaluze-Albisuren aurka jokatutako norgehiagoka negargarrian (22-4). Tartean, baina, jada finalerdietara sailkatutako Xala-Zubieta eta Irujo-Barriola bikoteei irabazteko gai izan dira, eta, hain zuzen ere, horri esker dira uneotan beste emaitzen zain egon beharra ez duten bakarrak.

Promociones para los más jóvenes

Siguiendo con su política de recuperar al Atano III para el circuito profesional y de fomentar que la gente acuda al frontón, la Federación Guipuzcoana de pelota ha sido el artífice de que el importante partido de este viernes tenga a Donostia como sede.

En este sentido, los rectores del ente continuarán con su política de precios más accesibles y las localidades del primer piso tendrán un precio de 15 euros, mientras que las canchas costarán el doble, 30 euros. Los interesados en hacerse con su billete podrán hacerlo en el 688 85 77 10, con horario de 10.30 a 13.30 y de 16.00 a 19.00. Además, las taquillas del Atano estarán abiertas mañana desde las 18.30 hasta las 20.00.

Pero otro de los principales objetivos de la Federación es el de la promoción de la pelota entre los más jóvenes, por lo que todos los menores de 14 años de las escuelas de pelota del herrialde tendrán la entrada gratuita. Sin embargo, se quieren potenciar todas las modalidades de la mano, por lo que además de su entrada en el rebote, recibirán una invitación para la semifinal del Mundial de pala del sábado en el Karmelo Balda. J.O.