Barkamenik eskatu gabe, bidezkoa da?
Gasteizko Legebiltzarrak behin baino gehiagotan eskatu izan du euskal presoen sakabanaketa bukatzea. Bidegabea delako. Euskal presoak Euskal Herrira ekar ditzaten eskatzeko eta bake prozesua sendotzeko pausoak emateko prest agertu zirenean, EAJk ekintzak eskatu zizkien, eta oraindik orain hitzetatik ekintzetara salto egin dutenean, salbuespen egoerak bere horretan jarraitzeko aitzakiari tarterik lagatzeke, EAJk damua, barkamen eskea eta gisako hautsak harrotu ditu, horiek gabe euskal presoen egoera bidegabea ez balitz bezala.
EAJri barkamen eskea hain gauza beharrezkoa iruditzen bazaio, eska dezala, bere burua eredu jarrita. Eska diezaiela barkamena presoei edo, gutxien-gutxienez, haien senideei. Dispertsioa eskatu zuten presoei izan ezik, jakina. Izan ere, Joseba Egibarrek esan zuenez, presoek berek eskatu zuten sakabanaketa, Hipercorren aurkako atentatuaren ostean egin omen zituzten asanbladen ondorioz, euskal preso gehienek asanblada horien berri jakin ez bazuten ere. Zergatik urrundu eta barreiatu zituzten sakabanaketa eskatu ez zutenak -gehienak- ere? Eta nola liteke Hipercorren aurkako atentatua baino lehenago eta, beraz, Egibarren arabera, sakabanaketa baino lehenago, dozenaka euskal preso jada sakabanatuta egotea?
Epaiketa politikoak ere salbuespen neurriak dira, orain eta lehen. Azken hilabeteetan epaiketa politiko erraldoi bi izan dira Auzitegi Nazionalean, eta hilaren 31n Koldo Moreno, Xabier Fernandez de Gamarra, Federico Lomas eta Aitor Juarez gasteiztarren aurkako epaiketa hasiko da, Segikoak izatea, «desordena publikoak» eta «kale indarkeria» egotzita. Gazteok salatutako torturei esker eskuratutako deklarazioak akusazioen froga gisa erabiliko dituzte. Hori gerta ez dadin eskatzeko, barkamena ere eskatu behar ote dute?
Berriro ere bentara. Bentatik datoz eta bentara doaz. Bentan da beti gure gogoa. Ez doaz, ordea, arrosa-krabelinetan hartu dutelako amodioa, ez doaz gurina sutan ohi den bezala gorputz guztia urtuta, gorputza txikituta zutela «aitortutako gaiztakeriengatik» baizik.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
