Urratsak gozatzearen gozoa
Pazientzia banatu zen egunean, zu behintzat ez zeunden lehenengo ilaran...». Esaldi hori zenbat alditan entzun dudan ez nuke asmatuko esaten, baina askotan. Ilarak gorroto ditut, izan erosketa ordaintzeko orduan dendan egiten direnak edota izan errepidean autoak pila- tuta sortzen direnak. Bai, kasketa harrapatzen duten haurren pare jartzen naiz, baina ezin diot erremediorik eman urdailean sortzen zaidan sentsazio horri.
Inoiz pazientziari lotuta eman didaten eskola hoberena aitonarengandik jaso nuen zalantzarik gabe. Denboralditxo bat baserrian pasa behar izan nuen amona eta biekin, eta gauza txikiak handi egiteko jolasean, baratzearen bazterrean aitonak aldatu zituen marrubiak bilakatu ziren nire altxortxoak. Egunero-egunero ale pare bat edo gorritzen ziren eta haiek biltzen genituen, nik zeharka berde tonua apenas galdua zutenei begiratzen nien bitartean. «Horiek bihar» esaten zidan egunero-egunero eta nik egunero-egunero izaten nuen haiek biltzeko tentazio ia geldiezina. Bazkalostean siestara joan ziren denbora tartean ikusi nuen marrubi jan ederra egiteko okasio galdu ezinezkoa eta han abiatu nintzen bekatuan dabilenaren aurpegi eta isiltasunaz baratze bazterrera. Gorritzen hasitakoak, berde-berdeak eta ia fruiturik bota ez zuten loretxoak, guztiak batu eta irentsi nituen zalaparta batean.
Barrezka itzuli zen aitona baratzetik bueltan ilunabarrean nire barrabaskeria ikusita eta patxadan esan zidan: «Egun batzuetan ezingo dugu marrubirik bildu». Eramanarekin itxaron nuen jan gabe utzitako loretxo bakarrak fruitua eman eta gorri-gorri jarri arte.
Urte asko pasa badira ere, askotan akordatzen naiz pasadizo hartaz eta harekin jaso nuen irakaspenaz. Oraindik ere badiot patxada falta zaidala egoera askotan, baina badakit pausoka eta mimoz egiten diren lanek askoz ere zapore hobea dutela ohartzen; helmugaren edertasuna segidan harrapatzea ederra bada ere, ematen diren urratsetako bakoitzean asebetetzeak duen balioaz jabetzen. Baratzeko marrubiekin hartu nuen irakaspena eta herri honetan urratsez urrats lan egin duten makina bat lagunek gogorarazi didate behin eta berriz lezioa.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
