GARA GASTEIZ

Iker Lauroba garaile atera da aurtengo Saharari Kantari lehiaketan

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Arabako Lagunen Elkarteak antolatzen duen Saharari Kantari-Una Canción por el Sahara 2014ko lehiaketaren aurtengo irabazlea Iker Lauroba da, «Sahara» kantaren egilea.

Lehiaketa euskal gazteei zuzenduta dago eta saharar herriaren errealitatea musikaren bidez jakinaraztea du helburu.

Irabazlea Iker Lauroba (abestian parte hartu dute Oriol Flores, Fariba Sheikhan, Iker Lauroba, Beñat Gaztelumendik) izan da, «Sahara» abestiarekin. Bigarren sariduna, Izara Petik (abestian parte hartu dute Lur Larraza, Luis Quintana, Ruben Anton, Enrique Rubinosek) izan da, «Harea eta Itsasoa» abestiarekin.

Aurten hamazazpi taldek hartu dute parte lehiaketan. Irabazleak Tindoufeko (Aljeria) Saharar Herritar Errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatuko du, 2014ko Fisahara zinema jaialdiaren barruan. Aurten apirilaren 29tik maiatzaren 4ra bitartean izango da jaialdia, eta bertan, irabazleak aukera izango du bere kanta jendaurrean jotzeko.