Haiek egiten dute nireago
Aspaldian ez bezalako parajeak ezagutu ditut egunotan, Hendaiatik Ziburura doan kostaldeko bidean oinak jarrita.
Urrutiko lurretan egiten dira halakoak deskubritzeko saialdi bereziak, baina etxetik gertu halakorik topatzea are eta pozgarriago gertatzen da, nahi bezain bestetan gerturatzeko, deskubritzeko eta gozatzeko aukera ematen dizulako horrek.
Urrutira joan bagina bezala, begiak zabalduta eta itsasotik zetorren haize freskoari bestelako usaina hartuko ote genion arnastu genuen sakon; zentzu guztiak zabalduta, gure begiei zabaltzen zitzaien paraje berriari arreta jarrita.
Pauso bakoitzean gertuago eta nireago sentitu nuen lekua, hasi nintzelako ohiko landaredia ikusten, ohiko usainak hartzen, haizea ezagutzen. Bidean barrena, euskaraz idatzitako fitxak topatzeak eta oso noizean behin alboan pasa eta «kaixo» jatorrarekin agurtu gintuztenek sentsazioa areagotu zuten.
Baina, bat-batean, arroztasuna parez pare. Urrutitik ezagutu zitekeen haien izaera basatia. Hasieran ozta-ozta kolore ilunez jantzitako taldea baino ez zen bereizten, baina ilaran eta ia milimetroan neurtutako ibilerak delatatu zituen. Gerturatzen ziren bitartean urdailetatik besoetara eragiten zuten zirrara areagotu zen. Paseoan genbiltzan guztien artetik igaro ziren kamuflaje jantziekin, euren fusil metrailadoreak paparrean hartuta, burua altxatuta, harro, zurrun, beldurgarri... Helduen aurretik saltoka zihoan gaztetxoa ere erabat gogortuta utzi zuten arte. Gelditu beste erremediorik ez genuen izan, haiek ez zuten-eta euren ibileran gelditzeko inolako imintziorik egin. Igaro zirela ahazteko betarik gabe, beste taldea, antza maniobretan ari ziren militarren taldea; berriz ere Hendaiara itzulitakoan, parez pare atzean geratutako hirugarrena, hondartza inguruan batutako jendearen arreta bete-betean erakarri zuena.
Eta bat-batean nireago sentitu nuen parajea; bat-batean nire-nire sentitzeko beharra eragin zidatela uste dut.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
