Bi miseria mota
Agintariek gizarte laguntzetako iruzurrei jazartzeko daukaten borondatearen eta indarraren erdia baliatuko balute zerga iruzurrari eta inguruko ustelkeriari jazartzen, egoera hobea litzateke. Ohikoa da zenbait politikarik gizarte laguntzak jasotzen dituztenak kriminalizatzea, gizarte laguntzetako murrizketak zuritzeko.
Nafarroako Gobernuak plan berria iragarri du gizarteratzeko errenta jasotzen dutenen iruzurrak atzemateko. Berez, iruzurrak hutsaren hurrengoa dira: iaz, 9.500 hartzailetatik 68 kasu baino ez. %0,7. Gainera, gizarte zerbitzuetako langileek herenegun salatu zuten pobrezia zabaltzen ari dela eta gizarte laguntzak gutxitu egin direla.
Planaren helburua diru publikoa «benetan beharra duten pertsonek» jasotzea dela esan zuen atzo Iñigo Alli Gizarte Politiken kontseilariak. Ez dutela iruzurrik onartuko. Egun berean, Alliren arduradunak, Yolanda Barcina presidenteak, diru publikotik jasotako dieta hirukoitzak zuritu zituen beste behin, oraingoan Vanity Fair-en.
Bi miseria mota aurrez aurre.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
