Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba
(...) adi ibili behar dela etorkizuneko hauteskundeei begira egiten diren estrapolazioekin, %20-30eko parte-hartzearen handitzeak goitik behera alda baitezake edozein emaitza.
Hala ere, ezin uka Europako hauteskundeek ere joera oso argiak finkatzen dituztela (...).
Hauteskunde hauetan Nafarroan jokoan zera zegoen, ea oposizioko indarrek balizko gobernu bat osatu ahal izango luketen PSNrik gabe, eta blokeen arteko emaitzak asko gerturatu dira. PP, PSN eta UPDren artean %44 lortu dute eta EH Bildu, Podemos, Ezkerra eta EAJren artean botoen %40,7. Jakina, hemen giltzarri dira aurkeztu ez diren bi indar politikoak, UPNren botoemaileen zati handi bat falta delako bloke batean eta bestean Geroa Bairen botoak gehitu beharko liratekeelako. (...) Abstentzioa hor dago eta hauteskunde bien emaitzak ezin guztiz konparatu, baina datuak oso esanguratsuak dira.
EH Bilduk bigarren indarra izateko erronkari eutsi dio Nafarroan. Pentsa zitekeen, baina funtsean ikusi behar zen PSNren galera noraino helduko zen. (...) Abstentzioa hor da, ados, baina norabidea argia da, bide horretatik PSN oso bigarren mailako alderdia bilakatzeko joeran dago. Bestetik, oso posible da Geroa Bairen boto zati bat Podemosera joan izana. Edozein kasutan, azpimarragarria da PSN kenduta ezkerreko alderdiek izan duten emaitza: EH Bildu, Podemos eta Ezkerrak 83.000tik gora boto lortu dituzte (%38,9).
Urtebete besterik ez da falta Nafarroako foru eta udal hauteskundeetarako eta lehia gogorra izango da. Giltza, berriz ere seguruenik, PSNren esku izango da. Espainian izan diren emaitzekin eta Kataluniako prozesua aurrez aurre, ezin da baztertu azken boladan bolo-bolo dabilen hipotesia, hau da, PP-PSOE koalizio gobernua Madrilen, eta bistan da horrek eragin handia izango lukeela Nafarroan ere. Historiari begira, oso posible litzateke PSNk berriz ere sostengua ematea UPNri, baina bide horrek PSN nora daraman ere gero eta argiako ikusten da. Eta gainera, lehen kimera bat zena orain ere urruti da baina akaso posible da, hau da, PSNrik gabeko gobernu alternatiba osatzea. Urtebetek asko eman dezake, bai alde batera zein bestera, eta lehia itzela izango da, hori bederen iragarria dago.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
