Maider IANTZI
Histórica cadena humana por el derecho a decidir

Cinco eslabones para un mismo país y una gran fiesta

Desde el kilómetro 0 al 123, entre Durango e Iruñea, caben más de 150.000 personas, y el doble de manos. Cada kilómetro, cada eslabón, tiene sus particularidades y fueron ellas las que imprimieron matices a los cinco actos -y las posteriores fiestas- que tuvieron lugar de manera simultánea en Durango, Bergara, Lazkao, Etxarri-Aranatz e Iruñea. Ciudadanas y ciudadanos de cada territorio añadieron sus subrayados propios al mensaje general.

Durangon, Zelai Nikolasek mezu orokorra irakurri eta bertze antolatzaile batek, Nerea Iriartek, giza katea gauzatzea posible egiteak suposatu duen «zorakeria» izan zuen hizpide. Azken egunetako gorabeherak ekarri zituen gogora, herritarrak nola inplikatu dituzten azaldu zuen... Berarentzat, «abentura bat» ere izan da hau guztia. «Azken hilabeteetan lan handia izan dugu. Eta azken asteetakoa zoramena izan da. Baina, gaurkoa ikusita, merezi izan duela esan dezakegu», adierazi zuen.

Ekimena Durangon hastea «ohorea» eta «ardura berezia» ere izan da bertakoentzat. «Gutako askorentzat berriak ziren edo ohikoak ez ziren zereginak egin behar izan ditugu: baimenak eskatu, alderdi politikoekin batzartu, hitzaldiak antolatu, metro eta kamisetak saldu, kartelak itsatsi...», zerrendatu zuen. Zorionez, esku anitz bildu dira taldean: Maite, Joselu, Rakel, Andoni, Jone Miren, Txelui, Ainhoa... Zerrendaezinak dira izenak.

Aurrerantzean ere lan handia izanen dela eta zenbat eta esku gehiago errazago eginen dutela nabarmendu zuten, eta abentura honetan batzera deitu zituzten guztiak.

Erabakitzeko eskubidea «lokatzetatik» atera dela aldarrikatu zuten, eta eraikitako zubiek konfiantza eta elkarlana hedatzen lagunduko dutela gaineratu zuten. «Bihartik aurrera irribarre batekin begiratuko diogu etorkizunari», nabarmendu zuten.

Kontzertuak, umeen txokoa...

Ekitaldiaren ondotik, jada goizetik sumatzen zen besta giroa handitu zen herri bazkarian. Segidan, kontzertuak etorri ziren herritarrak dantzan jartzeko. Gozategi, Ze Esatek!, eta Oxabi Erromeria ibili ziren jendea animatzen.

Txikienek ere, eguneko protagonista handiak hauek ere, jolas pila bat izan zuten eurentzako bereziki prestatutako txokoan: tailerrak, Irrien Lagunen puzgarriak, tirolina, slackline eta ohe elastikoa, besteak beste.

Bergara: la unión de dos celebraciones, Pentecostes y Gure Esku Dago

«Si en nuestro pueblo grabáramos un vídeo, no comenzaríamos con un cuerno para convocar a la gente, sino con una sirena de fábrica, que es lo que oíamos de pequeños». Así se dirigió el vecino de Barakaldo Koldo Castaños a todas personas reunidas en Bergara. «No enseñaríamos el color verde del Goierri, sino el color gris de nuestras calles... Tendríamos que atender la realidad sociolingüística de nuestro pueblo, y desde luego tampoco creo que pondríamos ovejas y queso, y mira que nos gusta lo de `Gazta Zati bat'... pero nuestros mayores no nos han enseñado cómo se hace queso, sino cómo se trabaja el hierro. Y pondríamos euskal dantzak, pero también mostraríamos otros tipos de danzas, de otras procedencias. Y si oís gaitas de música de fondo no son escocesas, son gallegas, tocadas también por gente de nuestro pueblo...»

Otra peculiaridad de Bergara fue que coincidió con las fiestas de Pentecostes, que comenzaron con la bajada de Bitorianatxo, la bruja que sujeta firme el bastón de mando, una mujer muy conocida en el pueblo que se paseaba por las calles luciendo sus dos moños, descalza.

La comisión de fiestas se unió con la cadena de Gure Esku Dago para organizar el llamado GED Eguna. Además de formar la cadena y realizar un acto especial en la plaza, hubo muchas actividades en distintas áreas. En el txoko de los niños y las familias, estuvieron Irrien Lagunak, se hizo una fiesta de espuma, hubo romería y concierto de Emon. En el gune de los jóvenes, por su parte, tocaron Gose y Esne Beltza.

El programa empezó bien temprano, mucho antes de la cadena, comiendo macarrones y chocolate en Bideberri (para recuperarse de la gaupasa) y con una kalejira hasta el kilómetro 29.

Lazkaon, Indautxuko eta Idiazabalgo lanari aipamena

Indautxuko bi ordezkarik hartu zuten hitza lehenbizi Lazkaoko ekitaldian, Unai Guillenek eta Aitor Medinak. Hauek Gure Esku Dago dinamika abiatu eta berehala Bilboko auzoan erabakitzeko eskubidearen alde lanean nola hasi ziren kontatu zuten.

«Hasiera batean, ideologia, adin eta sentsibilitate ezberdineko hogei pertsona inguruko talde bat sortu genuen eta dinamikaren aurkezpena egin genuen 2013ko urrian, 180 lagun inguru batuz ideia honen alde. Argi geneukan giza plataforma honetan parte hartuko genuen guztioi zegokigula gizartearen aktibazioa martxan ipintzea, gizartearen arlo eta maila ezberdinetako pertsonak borondate eta egitasmo bakarrean elkartuz», agertu zuten.

Indarrez, alaitasunez eta ilusioz ekin zioten lanari eta ordutik hona hainbat ekitaldi eta dinamika aurrera eraman dituzte. Besteak beste, bideo bat aurkeztu zuten Gure Esku Dagok antolaturiko txapelketan. Futbito txapelketa egin zuten eta ideologia ezberdineko jendearekin osaturiko mahai-ingurua antolatu zuten.

Angel Oiarbide idiazabaldarra da Gure Esku Dagoren izen propio bat eta berak jarraitu zuen hitzaldia, 2007an bere herrian, Gure Esku Dagoren oinarri berberekin, abiatu zuten Nazioen Mundua ekimena oroituz. Herri txiki batetik abiatuta horrenbeste lortu bazuten Gure Esku Dagorekin abiatuta noraino iristeko gai izango garen aipatu zuen. Oroimen berezi bat izan zuen berriki hil den Luis Katarain artzainarentzat. «Gazta zati bat» filmean ezagutu zuen Euskal Herriak Katarain eta orain gutxi zendu da Nazio Batuen Erakundera eraman zuten gazta egin zuen artzaina.

Etxarri aranatz: herri galdeketa eta benetako demokrazia

Jon Arribas gasteiztarrak urte osoan hartu du parte giza katearen prestaketan eta bere esperientziaren berri eman zuen Etxarri Aranatzeko ekitaldian. «Azken bi asteetan buruhauste handiak izan ditugu logistika eta antolakuntzarekin, baina ikusten duzuenez hemen gaude eta giza katea burutu dugu dagoeneko!», adierazi zuen pozik.

«Araba zabala da eta egoera ezberdinak eman dira. Aiaraldean kilometro minimoa erraz gainditu zuten; bitartean, Gasteizen, Arabako Errioxan, Agurainen, Zuian, Añanan eta Kanpezun errealitate aniztasun nabaria daukagu. Hala eta guztiz ere, arabar gizartea erabakitzeko eskubidearekin konprometitu egin da», baieztatu zuen.

Bestalde, Etxarri Aranatzeko A13 plataformako Mikel Mundiñanok oroitarazi zuen apirilaren 13an herri honek lehen pauso bat eman zuela, herri galdeketa ariketa demokratiko gisa planteaturik: «Herri baten etorkizuna herritarron eskuetan dagoela erakutsi, herritarrok erabakitzeko ahalmena geureganatu dezakegula frogatu, eta erabakitzeko eskubidea zabaldu genuen».

Atzo Euskal Herri osoak eman zuela pausoa nabarmendu zuen. «Benetako demokrazia hau da, gaur hemen ikusten duguna; momentu honetan Durangon, Bergaran, Lazkaon, Etxarri Aranatzen eta Iruñean irudikatzen ari dena. Herritarren eskuak gure herriaren etorkizunaren alde lotuz, kateatuz, indar eginez...».

Azkenik, Mikel Soto Nafarroako Gure Esku Dagoren arduradunak gogoratu zuen ekimenean parte hartzen duten pertsonek hiru oinarrizko printzipio babesten dituztela: herri honen erabakitzeko eskubidea, eskubide hau era demokratikoan gauzatzea, eta herritar guztiek, edozein izanik ere beren ideologia, beren ideiak askatasunez defendatu ahal izatea.

Iruñea entrelaza sus dedos con Ipar Euskal Herria y Catalunya

«Somos un pueblo. Tenemos derecho a decidir. Ejercer ese derecho está en nuestras manos. Gure esku dago!». Con ese mensaje, leído en euskara, castellano y francés, se cerró el acto central de Iruñea en el parque de Antoniutti, justo en el último kilómetro de la cadena humana, el kilómetro 123. Aquí, cogidos de las manos, bailando y corriendo hacia delante y hacia atrás, aunando dos gritos -«¡Visca Catalunya!» y «Gora Euskal Herria!»-, se sentían la emoción y los nervios en los dedos, los propios y los de las manos con las que se estrechaban. Y al escuchar el ruido del helicóptero que sobrevolaba sobre las cabezas quien más quien menos trataba de imaginar qué larga sería en realidad esta cadena.

Antes del acto, los castellers de Sant Vicenç dels Horts construyeron un castillo humano entre gritos en favor de la independencia. Los espectadores aplaudían siguiendo con atención todos los pasos de los hábiles escaladores que subían poco a poco. Les querían dar fuerza. El más pequeño alcanzó la cima y el simbolismo se mezclaba con el vértigo. Empezó a bajar nada más llegar a la punta y todos temblaron con él.

Los organizadores subieron al tablado y empezaron a enumerar uno a uno los nombres de las personas que han hecho posible está dinámica. «Podría seguir hasta mañana, pero ya me entendéis, ¿no?», expresó uno de ellos.

Otro representante, esta vez de Ipar Euskal Herria, reivindicó que a los dos lados de la muga se busca lo mismo: decidir. «Partiendo de nuestra realidad, a nuestro ritmo, pero vamos por vuestro mismo camino y os tendemos la mano con la esperanza de que vosotros hagáis lo mismo», planteó.