J.L.
sokatira

Goiherri taldeak bere zaleen aurrean jokatzea baliatu nahi du

Erandioko Martiartu auzoan jokatuko da gaur, 17.30ean, 640ko bigarren jardunaldia. Garrantzi handiko saioa izango da, gainera, txapelketa ia erabakita gera daitekeelako, edo behintzat estuago gera daitekeelako.

Lehen jardunaldian Gaztedik irabazi zuen, eta gaur gauza bera egingo balu, txapela ia beraientzat izango litzateke. Garaipena Goiherrik lortuz gerp, gauzak estu eta larri geratuko lirateke, eta dena datorren larunbatean Leioan jokatuko den azken saioan erabakiko litzateke. Aipaturiko bi taldeekin batera, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri B, Mutriku eta Getxo arituko dira lanean.

Hirugarren posturako ere dema handia izan zen, eta gaur ere gauza bera izango da, postuak nahiko finkatuta baitaude. Goiherrik gaur etxean jokatuta abantaila izango du, bere zaleen aurrean jokatuko baitu. Aurten, ordea, Gaztedi ari da nagusi izaten. 680koan irabazi egin zuen, eta maila honetan ere bide bera hartu du. Ikusteko dagoen bestea Getxoren lana da. Pasa den astean dena galdu zuen eta iaz ere ez zituen askoz emaitza hobeak lortu; gaurkoan, beraz, tiraldiren bat irabaziko ote duen zain egongo dira zalerik gehienak.