Joseba Ostolatza faborito dela jokatuko da Adunako Gorostidi Harria Txapelketa

Gorostidi Harria Txapelketa, bihar jokatuko da Adunako pilotalekuan, 18.00etan hasita. Telleria II.a, Urrutia, Ugartemendia, Eizmendi, Ostolatza, Maiza eta Urpe lehiatuko dira.
Harri-jasotzaile bakoitzak 139 kiloko harri baldarra eta 113 kiloko bola erabili beharko ditu. Harri bakoitzarekin kirolariek 3 minutuko txanda bana izango dute.
Joseba Ostolatza izango da irabazteko faboritoa, eta berrikuntzen artean, berriz, Maiza izango da, orain arte ez baita ofizialki plazetan ibili, eta lehen agerraldia izango du.
Bihar, Ondarroako pilotalekuan, Urruzuno, Magunazelaia, Urpe eta Zelailuze lehiatuko dira Bizkaiko txapela eskuratzeko asmoz. Hemen, bakoitzak 113 kiloko zilindroa, eta kubikoa eta 100eko bola erabili beharko ditu. Bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutu izango dituzte. Irabazteko faboritoa Urruzuno izango da, eta jendeak Magunazelaia gaztea ere ikusi nahi du.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
