Inkomunikatu
Munitibarko elizan orain urtebete bertako argazkilari batek elizaren baimenik gabe ateratako argazkiak dira egunotan denen ahotan. Emakume bat burua estalita eta kateatuta ageri da, erdi biluzik batzuetan eta biluzik besteetan. Gotzaintzak «sakrilegiotzat» jo du egindakoa, eta argazkiak eskandalagarriak direla dio. Espainia aldeko hedabideetan sekulako oihartzuna izan du gertakariak, eta etxe ingurura zabaldu da gero berria. Han eta hemen elkarrizketatu dituzte artista bera eta herriko alkatea. (...) ezabatutako argazkiak lau haizeetara zabaldu dira sare sozialetan, mugikorretan. Atzo bertan libre gelditu ziren 40 gazteen buru estaliek, atxiloketa garaiko kateek, biluztasunak, eta jasandako torturek izan ez duten oihartzuna izan dute. Argazkien moduan ezabatu ezina den sufrimendua egon arren atzean. Sekula iristen ez diren eta iritsita ere alferrikako liratekeen barkamen eskeak. Torturatzaileen inpunitatea. Auzipetuak libre gelditu direnik ere ez dute esango atxilotu zituztela horren ozen esan zuten hedabide askok. Are gutxiago aipatuko dute epaiak dioen guztia. Besteak beste, Istanbulgo protokoloa aipatzen duen eta auzipetuek «modu librean» deklaratu izana zalantzan jartzen duen epai hori. (...) Ez dute auzipeturik elkarrizketatuko, ez senitartekorik.
Bien bitartean, bere garaian inkomunikatu zituzten auzipetu gehiago daude atzoko moduko epaiaren zain.
Bien bitartean, beste atxilotu bat inkomunikatu dute asteon.
Inkomunikatu. Horrek berez dakarren eta ekar dezakeen guztiarekin. Larriegia da, eta hau bai dela eskandalagarria, eskandalagarririk bada. Gotzaintza, eliza, agintari zein herritar arduratu behar lukeena.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
