Babesik handiena behar duten biktimak
Kriminologiaren Euskal Institutuaren txosten batek argi eta garbi utzi zuen estatu terrorismoaren biktimei dagozkien diru-laguntzak ukatzeak legeria urratzen duela. Gobernu espainolak berak ere badaki hala dela, baina aspaldiko jukutria erabilita, «ETAren ingurukoak» edo «HBren gertukoak» direla esanda, legez onartuta zutena ukatzen die. Biktimen erabilera politikoa, hartara, inoiz baino argiago, inoiz baino lizunago ageri da PPen Gobernuaren jokaera horretan. «Biktimak ororen gainetik daude» eta horrelako baieztapenak alderdi horren hipokrisiaren erakusgarria baino ez dira. Izan ere, esan nahi dute biktima batzuek, proiektu politiko zehatz batekin bat datozenek edo erabilera horren tresna izateko prest daudenek, arreta berezia merezi dutela, eta gainerakoak mespretxatu egiten dituzte eta, zenbait kasutan, aitortu ere ez dituzte egiten, Estatuaren krimenak ez onartzeko. Egiari Zor fundazioak atzo esan zuenez, biktima horiek Madrilgo Gobernuaren erabakiaren aurkako helegiteak aurkezten hasi dira, eta laguntza eskatu zion Gasteizko Parlamentuari. Honek inolako zalantzarik gabe eman behar lieke laguntza hori, bidegabekeria ikaragarri hori irmoki salatu, bere babes osoa eskaini eta Gobernuaren jarreraren aurka hasitako prozedurak aurrera egin dezan behar duten laguntza guztia eman beharko lieke. Orain babes handiena behar duten biktimak dira eta.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
