Jon ORMAZABAL GARA DONOSTIA
Buruz Buruko txapelketaren finala

Mito baten abizenaren pisua

Retegitarrak izango dira pilota munduan Buruz Buruko final batean izango diren lehen aita-semeak. Gainerako kiroletan izan dira euren gurasoak gainditu dituzten kirolariak, baina baita familiako tradizioaren zamak kalte baino egin ez dien beste zenbait kasu ere.

Zure gurasoetako bat kirolaren mito bat izan denean, bi aukera dauzkazu, haren urratsei jarraitzen saiatu edo zure ibilbide propioa urratu. Bigarren aukerak abantaila bat du ziurra, konparaketak ekiditea, normalean bigarren belaunaldiak nekez gainditu baitu lehenengoa. Julen Retegik lehen bidea hautatu zuen, eta, aitaren palmaresa berdintzea ezinezkoa izango duen arren, badute elkarrekin banatuko duten markarik: Julian eta Julen izan dira, igandean zer gerta ere, pilotaren historian Buruz Buruko finala jokatu duten lehen aita -semeak.

Gainerako kiroletan ere izan dira aitaren bidea hartu duten semeen hamaika kasu, baina gehienetan arrakasta gutxirekin. Futbolaren kasuan, historiako jokalaririk onenen ia seme guztiak saiatu dira aitaren mailara iristen, baina gehienak mila argi-urtetara geratu dira.

Diego Armando Maradona fijo bat da historiako jokalaririk onenak biltzen dituzten ranking guztietan. Napolesen jokatzen ari zela, ezkontzaz kanpoko harreman batean seme bat izan zuen, zenbait urte beranduago onartu behar izan zuen bezala, nahiz eta sekula ez dion hitzik egin. Diego Armando Sinagrak, «Diego Armando Maradona dut izena» esan ohi du, porrot egin zuen futbolari gisa -Italiako azpiko mailako taldeetan aritu zen, azkena ASD San Giorgio eta hondartza futbolean 2008ko Munduko txapelketan azpitxapeldun izatera heldu zen. Dena dela, harro esan ohi du «Maradona naiz eta Maradona sentitzen naiz», abizenaz galdetzen dioten bakoitzean.

Edson Arantes Nascimento, Pele, da futbolaren historian beste izen handienetako bat, eta brasildarrak ere izan zuen bidean galdu zen beste seme bat. Aitarengandik aldeak nabarmentzeko edo, atezain bezala aritu zen futbolean. Aitaren gogoko taldean, Santosen, jokatutakoa da eta 1995eko Brasileirao-ko bigarren postua lortu zuen. Ospea, ordea, bestelako kontuek eman zioten, urtebete baino gehiago eman baitzuen kartzelan droga arazoak zirela eta.

Aitaren abizenaren zamaren aurrean amore eman behar izan zuen. «Nire futbolari ibilbidea mundu osoaren presiopean hasi nuen, ezer egin gabe ospetsua nintzelarik eta onartzeko prestatuta ez nengoen erantzukizun izugarri batekin», aitortu zuen zenbait urte geroago.

Johan Cruyffek sekulako iraultzak ekarri zituen futbolaren mundura, lehenengo jokalari gisa Ajax eta futbol totalaren Holandako selekzioan, eta Dream Team-a bezala ezagutu zen Bartzelonako entrenatzaile bezala urte batzuk geroago.

Jordi semea bigarren iraultza horretara igotzen saiatu zen, baina azkenean aitaren albotik urrundu behar izan zuen bere ibilbidea, aitarena baino askoz pobreagoa, baina nahiko duina, jorratzeko. Bartzelonako harrobiko taldeetan hazia, aitak 20 urterekin debutarazi zuen lehen taldean. Jokatutako 41 partidetan ezer gutxi egin zuen eta aitak 96an taldea utzi zuenean, berak ere beste talde batera irten behar izan zuen.

Manchester Uniteden palmaresa gizendu zuen hiru Premier eta Champions batekin, baina ez bere ospea. Euskal Herrian, UEFA txapelketa zoragarria osatu zuen Alavesen izan zuen ziurrenik bere unerik onena, baina arazo fisikoek ez zioten zuen guztia ematen utzi. Ukraina eta Zipreko futbolean eman zituen bere azken ostikadak orain dela gutxi. «Jendeak uste baino askoz zailagoa da, konparaketa guztietan galtzaile irteten zara eta. Beti dago oraindik heldu gabea zarenean jasan beharreko presio erantsi bat. Asko sufritzen duzu», azaldu zuen.

Izan dira, halaber, kirolak hondatutako harremanak ere, Hugo Sanchez eta haren semearena kasu. Lehen Mailan hiru urtez jokatu ostean, Hugo Sanchez Jr-ek futbola utzi eta unibertsitate ikasketak hasi zituen, Arkitektura hain zuzen. «Nire dohainak erakusteko aukerarik izan ez dudala iruditzen zait, ezta nire aita Pumaseko entrenatzaile nuenean ere. Beste ogibide batean emankorragoa izateko gaitasuna badudala uste dut», esan zion 2006an ESPN kateari.

Harremana horrenbeste mikaztu zen, handik urte batzuetara Espainiako telebista programa batean agertu zela, aitak ama jotzen zuela salatuz. «Jende guztiak pentsa lezake aita Hugo Sanchez izanda, edozein taldetan jarriko zaituztela, bada ez. Futbolari dagokionez, Hugo Sanchez nire kontra izan dut, hala da, berarentzat ez da edo ez zen lehentasun bat izan nik jokatzen jarraitzea».

Txanponaren beste aldea

Futbolean bertan, izan dira baita ere, aitaren arrakastak txiki utzi dituzten kasuak ere. Urrutira joan gabe, Euskal Herrian bertan, Perico Alonso eta bere seme Xabi ditugu. 80ko hamarkadan, hiru Liga -bi Realarekin eta beste bat Bartzelonarekin- eta Kopa bat irabazita, palmares polita osatu zuen aitak, ezer gutxi, ordea, semeak lortutako Mundiala, bi Eurokopa, bi Champions, Liga bat eta bi Kopen aurrean.

Bartzelonako Carlos eta Sergio Busquetsena izan daiteke beste kasu sonatu bat, eta zer esan maldinitarren inguruan. Cesare aita handia izan zen, Milanekin bi Europako Kopa irabazita, baina Paolo semeak Milanekin errekor guztiak hautsi zituen, Bost Champions irabazi eta marka guztiak hautsiz.

Futboletik harago, garai guztietako saskibaloi jokalaririk onenaren bi semeek, Jeffrey eta Marcus Jordanek, ere hartu zuten aitaren ibilbideari jarraitzeko erronka, bidea, ordea motza izan zuten biek ala biek. Zaharrenak Illinoisen jokatu zuen, baina azkar asko utzi zuen. «Azken batean, abizena zama handia da, baina ogibidearen gauzak dira». Gazteenaren arrakastak ez ziren handiagoak izan eta ospea kantxa kanpoko gertaerek eman zioten, hotel baten kanpoaldean izandako istiluengatik edota Floridako Unibertsitateko jokalari zela, Nike Air Jordan zapatilak janzteagatik, Adidasekin kontratu bat sinatuta zuela, izandako zigor ekonomikoarengatik.

Eddy Merckx txirrindulariaren seme Axelek egin zuen bere ibilbidetxoa, zenbait klasika eta Giroko etapa bat lortu zituen, baina aita urrun geratu zitzaion.

Preocupado por sus «golpeadas» manos

Julen Retegi realizó ayer su primer y único entrenamiento en el Atano III donostiarra de cara a la final del domingo. El pelotari de Eratsun tan solo hizo una pequeña sesión este domingo desde que consiguiera deshacerse de Mikel Idoate por unas molestias en su mano derecha que ya lo llevaron a solicitar el aplazamiento de la semifinal.

Bajo la atenta mirada de su padre Julián Retegi, el delantero de Aspe se ejercitó durante una hora junto a Jon Jaunarena, que llegó también bastante justo de manos tras su partido del cuatro y medio ante Barriola. Los saques y los restos fueron uno de los aspectos que más trabajaron, además de pelotear un poco para comprobar el estado de su derecha.

Al término de este entrenamiento a puerta cerrada, el finalista señaló que tiene algo de «miedo por las manos. Al final son muchos partidos, llevo casi mil pelotazos cruzados y las manos pues aguantan, pero están golpeadas. Esta vez sí que llego justo de tiempo, no he tocado pelota en toda la semana pasada y por eso tienes miedo», explicó el pelotari en las horas previas a su primera final. J.O.