Irujoren eskuinari aurre egitea ez da batere erraza
Sakea bera ere oso garrantzitsua izan da. Iruditzen zait finalean argi ikusi dela zergatik joaten diren pilotari gehienak sakea airez erantzutera: Julenek nahiago du atzean errestatzea, baina, nahiz eta «buena» egin, hiruan uzten duzu eta horrela ezinezkoa da.

Azken egunetan izan dira hamaika zalantza. Juanen ezkerra dela eta ez dela, izan dira zenbait esames eta zurrumurru. Eta ezker hori ez dago ondo, baina, ere berean, ikusi da Irujo oso indartsu dagoela, eta eskuin horrekin nola agintzen duen ikusita edozeinek izango zituen lan handiak gaur [atzo] Iberokoa geratzeko. Izan ere, nahiz eta 22-9 galdu, nik Julen Retegi ere ondo ikusi dut: defentsan bikain aritu da eta zenbait tantotan uste dut erakutsi duela zergatik iritsi den finalera. Baina nabarmena zen aurkariak beste martxa bat, beste abiadura bat sartzen ziola pilotari eta ia ezinezkoa da horri kontra egitea. Ondo izan ez arren, ezkerrarekin ez du pilotarik galdu Juanek eta txapela irabazteko nahikoa izan du hori.
Partidaren beste giltzetako bat sakean egon dela iruditzen zait. Lehenengoa Irujori egokitu zaio, 10-1 jarri da aurretik eta horrek ere beste lasaitasun bat eman dio. Gainera, gaurko [atzoko] finalean uste dut nahikoa argi geratu dela zergatik joaten diren gaur egun pilotari gehienak errestora airez. Julenek nahiago izaten du atzean, botera itxarotea, baina, horrela eginda, nahiz eta buena egin, hiruan uzten duzu pilota, eta, Juan bezalako pilotari bati pilota hiruan utzita, berriz ere zazpian jartzen dizu, eta orduan ezinezkoa da ezer egitea.
Bi pilotariak etxekoak izanda, normalean beti irabazlearekin geratzen gara, baina Julen ere egindakoarekin harro egoteko moduan dagoela iruditzen zait. Hori bai, Juanengatik asko pozten naiz, bere bosgarren finala zuen jarraian, baina Aimarren kontrako azken finaletako arantzatxoa hor zuen eta ateratzeko balio izan dio.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
