Udate | Literatura

Liburu eta Disko Azoka zabalik da Donostian uztailaren 13a arte

39. urtez antolatu du Euskal Liburu Ganbarak Donostiako Liburu eta Disko Azoka. Gipuzkoa plazan daude irekita erakusmahaiak eta horrelaxe egongo dira datorren uztailaren 13a arte. Guztira hamaika liburu dendek, hamar argitaletxek eta hiru erakundek jarri dituzte beren postuak. Bada zer ikusia eta zer erosia.