«Attack mode»
Testu honen egilearen esanetan, Hamiltonek «eraso modua» mantenduko duela hitzeman du, eta ingelesaz gain, atzoko beste protagonista Bottas izan zen, 14. postuan atera eta 3.ean amaitu baitzuen.

Pasa den urteko Silverstoneko sari nagusian Hamiltonek erosotasunez gidatu zuen lasterketa lehen postutik, pneumatikoen delaminazio batek lasterketatik kanpo utzi zuen arte, garaipena Rosbergi eskura utziz. 12 hilabete geroago aurkako egoera suertatu da eta oraingoan Rosbergen abiadura kaxa izan da amore eman duena, eta Hamiltoni oparitu dio garaipena, etxean lortzen duen bigarrena.
Podiumean Bottas eta Ricciardo izan ditu alboan, aparteko lasterketa batean. Podiumak islatzen du ondoen lasterketaren apartekotasuna: irabazlea 6. postutik irten da; 2. sailkatua, 14. postutik; eta 3.a, 8.etik. Ez da lasterketa guztietan gertatzen hori.
Hamiltonek eroso irabazi du oraingoan, Rosbergen arazoaren ondoren. Akzio gehiena hauen atzean gertatu da. Nire ustez, Bottas izan da lasterketako pilotu aipagarriena. Bere 1. stint-a benetan aipatzekoa izan da, 14. postutik irten eta 3.eraino igo du, Stowe bihurgunean kanpoaldetik hainbat aldiz aurreratzea lortuz. Ricciardoren asteburua ez zen oso ondo hasi larunbatean akats baten ondoren. Baina pitstop bakarreko estrategiarekin podiumeraino iristea lortu du, behin eta berriz Vettel txiki utziz.
Eguneko lehia ikusgarriena Vettel eta Alonsoren artekoa izan da, 5. postua lortzeko borrokan estuan. Alonsoren lasterketa ez da makala izan, 16. postutik irten eta 4.era igoz, FIA-ren zigorra iritsi den arte. Errepikapenak zigorra merezitakoa dela baieztatu du, baina asturiarrak ez du amore eman.
Bukatzeko 20 itzuliren faltan, Alonsok Vettelekin topo egin du, alemaniarra boxetik irten berri gurpil joko berri batekin. Alonsok Copsen kanpoaldetik aurreratu du. Hala ere, Vettelek oraindik ez zuen guztia emanda. Alemaniarra irrati bidez kexatu da Alonsok Copsen zirkuitua 4 gurpilekin utzi duelako. Segidan Vettelek (behin gurpilak berotuta) Alonso presiopean jarri du. Brooklandsen kanpoaldetik saiatu da birritan, baina Alonsok atea sendo itxi dio.
Azken itzulietan Vettel aurrea hartzen saiatu da berriro. Ondoren, Luffielden muturra barrutik sartzea lortu du, Copsera paraleloan iristeko, drag lasterketa bat bezala. Vettelek barnealdeko arrastoa hartuta zeukan eta postua berreskuratzea lortu du, Red Bullentzat garrantzitsuak diren puntuak eskuratuz.
Emaitza honekin, Hamilton Rosbergengandik 4 puntu eskasera dago orain sailkapen nagusian. Hirugarren sailkatua Ricciardo da, Hamiltonengandik 63 puntura. Denboraldia ez da oraindik bere erdigunera iritsi. 10 lasterketa gelditzen dira eta teorian gauza asko gerta daitezke. Baina errealistak izanda, aurtengo titulua Rosberg eta Hamiltonen arteko talde barneko borroka izango da. Hamiltonek gaurtik aurrera «eraso modua» mantenduko duela hitzeman du, eta Mercedeseko gidarien arteko borroka denboraldi hasieran bezain bizi dago 9 sari nagusiren ondoren. Beraz, intriga handiko denboraldi batez gozatzeko aukeraren aurrean gaude. Ez da urtero gertatzen horrelakorik.
Mercedesak nahiko fidagarriak izan dira aurtengo denboraldian gainerako lehiakideekin alderatuz. Dena den, badirudi baldintza oso beroetan arazoak izateko aukerak gehitzen zaizkiela. Fidagarritasuna erabakigarria izan daiteke udako geldialdiaren aurretik geratzen diren 2 probetan: Hockenheimring & Hungaroring.
Gauza bat ia ziurra da: Lewis Hamiltonek bere jokoa maila batean igo egin beharko du Rosbergi txapelketa kendu nahi badio, larunbatekoa bezalako akatsak oso garestiak izan litezke hemendik aurrera. Datorren lasterketa, Alemanian; Hockenheim Mercedesen etxea da eta aldi berean Rosbergena. Irabazteko presioa handia izango da, baina presioa bezain handia Silverstoneko zorte txarraz kitatzeko gogoa izango da.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
